From Wikipedia, the free encyclopedia
Casa de las Américas, CASA, (euskaraz: «Ameriketako Etxea») Habanan, Kuban, 1959ko apirilaren 28an sortutako kultura erakundea da. Kubako Kultura Ministerioarekin lotura du baina, berez, erakunde autonomoa da. Izen bereko literatura sari garrantzitsuak banatzen ditu.
Casa de las Américas | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakunde politikoa eta kultura erakundea |
Erabiltzen du | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1959 |
Sortzailea | |
Jasotako sariak | International Simón Bolívar Prize (2004) |
webgune ofiziala |
Hauek izan dira erakundearen zuzendariak:
Casa de las Américas erakundearen helburu nagusia Latinoamerika eta Karibeko herrien arteko kultura loturak garatzea eta indartzea da. Halaber, kultura hauek kuban zein Amerika osoan zabaltzea bilatzen du. Horretarako kultura ekoizpenak eta ikerketak bultzatzen ditu. Zabalkudearen ikuspuntutik mota askotako ekintzak antolatzen ditu: jaialdiak, lehiaketak, erakusketak, kontzertuak, batzarrak, e.a. Lan ildo horiekin batera argitalpen ugari plazaratzen ditu.[1]
Argitalpen desberdinak bultzatu eta bultzatzen ditu:
Casa de las Américas literatura saria urtero ematen da. Hasieran, 1960an, Concurso Literario Hispanoamericano zen. Ondoren, 1964an, Concurso Literario Latinoamericano izena hartu zuen. 1965an egungo izena eman zioten.
Kategoria desberdinetan ematen da, 1960tik:
Urteekin beste kategoriak sortu ziren:
Hauekin batera badira ere beste sari batzuk:
Gaur egungo literatura klasikoei eskainitako hiru sari ematen ditu:[3]
Hirurek, José Lezama Lima, José María Arguedas eta Ezequiel Martínez Estrada, lotura handia izan zuten erakunde honekin. Sari hauek garrantzi handia izan duten liburuei ematen zaie. 2002 urtetik urtero ematen dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.