From Wikipedia, the free encyclopedia
Lasiommata maera Nymphalidae familiako tximeleta bat da. Europan nahiko ohikoa da. Afrika iparraldean eta Asian ere bizi da, Ekialde Hurbilean, Erdialdeko Asian eta Himalaia mendilerroan ere bai.
Lasiommata maera | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Nymphalidae |
Leinua | Satyrini |
Generoa | Lasiommata |
Espeziea | Lasiommata maera Linnaeus, 1758 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Holcus, Agrostis eta Calamagrostis |
Lineok deskribatu zuten 1758. urtean.
Tamaina ertaineko tximeleta da, 40-50 mm arteko hegal-zabalera du[1]. Kolore marroi arreko hegalak ditu, orban laranja zabalekin, eta aurreko hegaletan ozelo handi nabarmenak ditu. Atzeko hegaletan hainbat ozelo txiki ere ikusten zaizkio. Azpialdean hegoak grisagoak dira eta aurreko hegaletan ozelo handi bat ere ikusten da[2].
Esan beharra dago koloreen tonalidadean aniztasun handia ager dezaketela, kolore marroi arrea bezala kolore griseko hegalak ere izan baititzakete, baina ozeloak nabarmenak dira beti ere.
Beldarra berde argia da, eta alboetan lerro zurixka bat du.
Bi belaunaldi ateratzen ditu eta maiatzetik urrira ikusten dira tximeleta helduak. Bigarren belaunaldikoak tamainaz txikiagoak izaten dira. Hill-topping izeneko estrategia erabiltzen dute elkar gorteatzeko. Arrak altuera handira igotzen dira hegan eta ondoren emeek garaiera handienak lortu dituzten arrak aukeratzen dituzte[3]. Ondoren emeak gramineoen zurtoinetan jartzen ditu arrautzak, haietaz elikatzen baitira beldarrak[4]. Neguan hibernatu egiten du eta udaberrian pupa berdea puntu horiduna eratzen du. Bertatik tximeleta heldua aterako da[1].
Toki malkartsuetan bizi da, arroka artean edo belardietan ikusten da. Itsasoaren mailatik 2.000 metro arteko altueran aurkitzen da[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.