![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/23/Petit_train_la_rhune.jpg/640px-Petit_train_la_rhune.jpg&w=640&q=50)
Larrungo tren ttipia
Kremailera-tren zerbitzu Lapurdiko Saran / From Wikipedia, the free encyclopedia
Larrungo tren ttipia mendebaldeko Pirinioetan dagoen Larrun mendira igotzen den trenbidea da, Donibane Lohizunetik 10 kilometrotara ekialderantz dagoen San Inazio mendatea eta Larrun mendiaren tontorra lotzen duena; bi toki horien arteko garaiera aldea 736 metro da. Nahiz eta tontorra Lapurdiren eta Nafarroa Garaiaren arteko mugan izan, trenbide osoa Ipar Euskal Herrian dago.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Garraio mota ...
Larrungo tren ttipia | |||
---|---|---|---|
![]() Tren bat San Inazioko geltokira irteten | |||
Datu orokorrak | |||
Garraio mota | Kremailera-trena | ||
Eskualdeak | Sara, ![]() ![]() | ||
Geltokiak | 2 | ||
Bidaiariak | 350 000 (2019) | ||
Jabea | Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua | ||
Egoitza | San Inazio mendatea 64310, Sara, Lapurdi | ||
Webgunea | www.rhune.com | ||
Ustiapena | |||
Hasiera | 1924 | ||
Eragilea | EPSA | ||
Ibilgailuak | 8 | ||
Datu teknikoak | |||
Luzera | 4,2 km | ||
|
Itxi
|
Euskal Herrian gaur egun alhan den kremailera-tren bakarra da. 1924. urtean inauguratu zuten, eta, harrezkero, itxura berari heldu dio. Hasieratik izan da Larrungo trenaren eginbeharra turistak eramatea, tontorretik sekulako bistak baitaude: egun argi batean, Euskal Herriko zazpi probintziak ikus daitezke.[1]