Landare espeziea From Wikipedia, the free encyclopedia
Larreetako lilia (Iris graminea)[1] Iridaceae familiako landare espezie bat da. Errizomadun landare bizikorra da, lore more biziak dituena, nahiz eta sarritan belar artean ezkutaturik egoten diren. Europan du jatorria, Iberiar penintsulatik mendebaldeko Errusiaraino.
Larreetako lili | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asparagales |
Familia | Iridaceae |
Leinua | Irideae |
Generoa | Iris |
Espeziea | Iris graminea Linnaeus, 1753 |
Errizoma erako sustraia du[2] eta handik 20-45 cm-ko altuera hartzen duen zurtoina ateratzen da[1]. Hosto lantzeolatu finak ditu, kolore berde bizikoak, baina udaberrian ilundu egiten direnak[3]. Loreak dauden ziriak baino luzeagoak dira[4].
Lore more-urdin bitxiak ditu. Zirien buruetan bi lore ateratzen dira, 8 cm ingurukoak[1]. Sei petalo dituzte loreek, erdian hiru txiki, ardoaren kolorekoak, eta kanporantz hiru handi, erdiraino moreak zain gorrindol deigarriarekin eta puntan urdinak, nerbiadura zuri eta horiekin. Loreak usaintsuak dira.
Lur heze eta azidoak atsegin ditu. Lili honen graminea izenak adierazten du belarren tamaina duela eta sarritan inguruko landareek estaltzen dute[1].
Landare apaingarri gisa erabiltzen da, arroikaiak eta perterreak dekoratzeko. Lore sortatan ere erabiltzen da duen usain ederrarengatik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.