Lankide:Txikillana/Madre de Dios (ibaia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Madre De Dios edo Amaru ibaia (Amaru mayu Runa Simi hizkuntzan) Amazonasen arroko ibai luze bat da, Beni ibaiko adarra. 1.150km-tako luzera du, eta bi herrialde igarotzen ditu: Peru hego-ekialdetik, eta Bolivia ipar-mendebaletik.[1] 100.000 km karratu baino gehiagoko eremua drainatzen du.
Txikillana/Madre de Dios (ibaia) | |
---|---|
Geografia |
Andeen azpiko eremu oso hezean egonik (Amazonia perutarra), emari altua du. Nabigagarria da, eta ontziak zailtasunik gabe bidaiatzen dute Puerto Maldonadotik Beni ibaiarekin bat egiten duen lekuraino.
Haren erriberetan jarduera asko garatzen dira; haien artean nabarmendu daitezke mango landaketak, urre meatzaritza, zur finen mozketa selektiboa eta nekazaritza, ingurumen arazo serioak eragiten dituztenak. Ibaian zehar zenbait parke eta erreserba nazionalak daude, bereziki Manu eta Bahuaja-Sonene parke nazional perutarrak (Biosfera Erreserba deklaratuak), Tambopata-Candamo erreserba natural perutarra eta Manupiri-Heath erreserba nazional boliviarra.