From Wikipedia, the free encyclopedia
Mangoak[1] tropikoarteko fruta bat da, mami haragitsu eta zapore gozoduna da, Mangifera genero loredunak sortua. Espezie gehienak naturan aurki daitezke, mango basati gisa. Generoa Anacardiaceae familiaren barruan sailkatzen da.
Fruitu borobil obalatua da 50g eta 2 kg arteko pisua eduki dezakeena. Hasiera batean azala berdea izaten du baina heltzerakoan kolore gorrixkak hartzen ditu eta amaieran ardo kolorea izaten du, gorri-morea. Barnealdeko haragia hori-laranja da, barietatearen arabera argiagoa edo ilunagoa. Barnean gordeta hazi handi bat izaten du estalki iletsu batek babestuta.
Mangoek Hegoaldeko Asian dute jatorria, baina mangondo (Mangifera indica) espeziea mundu osoan zehar banatu da, eta gaur egun tropikoko landarerik hedatuena da. Beste Mangifera espezie batzuk, adibidez Mangifera foetida maila lokalean landatzen da.
Mangoa India, Pakistan, Filipinak eta Bangladeshko zuhaitz nazionala da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.