Lankide:NaroaSalazar/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kleptokrazia (grezieratik κλέπτης kléptēs, «lapurra», edo κλέπτω kléptō, «lapurtzen dut», eta -κρατία -kratía, κράτος krátos-etik datorrena, «boterea, gobernua») gobernu bat da, non agintari ustelek (kleptokratek) botere politikoa erabiltzen duten beren gobernupeko jendearen aberastasuna eta lurrak bidegabeki erabiltzeko, eta hori, normalean, gehiengo biztanleriaren kontura egiten dute.[1][2] Horretarako, funtsak desbideratzen dituzte. Politikan oinarritutako ebasketa sozioekonomikoak izan ohi denez, sarritan lege-hausleek ez dute iragarpen publikorik egiten edo bidegabekeriengatik barkamenik eskatzen, eta ez zaie kargurik edo zigorrik ezartzen.[3][4]
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/52/Corrupt-Legislation-Vedder-Highsmith-detail-1.jpeg/640px-Corrupt-Legislation-Vedder-Highsmith-detail-1.jpeg)
Plutokrazia (aberatsen gobernua) zein oligarkia (elite txiki baten gobernua) eta kleptokrazia ez dira gauza bera. Kleptokrazia batean, politikari ustelak legez kanpo aberasten dira, ezkutuan, eroskeriak onartzen dituztelako edo baita lobbyek (presio taldeek) eta korporazioek emandako mesedeak ere, edo estatu funtsak beren nahiz beren kideen mesederako desbideratzen dituztelako. Bestalde, kleptokratek, boterea galdu baino lehen, atzerrira esportatu ohi dituzte beren irabazi asko.[5]
Oxford English Dictionaryren arabera, Indicator astekarian 1819an erabili zen ingelesez lehenengo aldiz kleptokrazia hitza: «Titular ornaments, common to Spanish kleptocracy (Noblezia-tituluen apaingarriak; ohikoak kleptokrazia espainiarrean»[6][citation needed]