Lankide:Iñaki LL
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kaixo! Iñaki Lopez de Luzuriaga naiz, aspaldi nabil WPn. EN Wikipedian oparo lan egin dut, EU WPn bezainbeste izan gabe. Euskarazko Wikipedian, hizkuntzaz zein edukiz eta formaz produktu duin bat eta kalitatea ematea izan dut jomuga, betiere Euskal Herri barrutik eta euskaratik emandako ikuspegiari eutsiz. Hainbat artikulu tekniko eta kontzeptual sortu eta landu ditut, erreferentzia sistema sustatu eta egiaztatu, eta artikuluak orraztu, enfasia jarriz testuaren kohesio, zuzentasun, egokitasun eta komunikagarritasunean. Euskal Wikilarien Elkarteko kidea naiz.
Hainbat urtez mundutik eta mendietan ibili izan naiz, eta batzuetan, egin ditudan irteeretan, kamera aldean hartuta, argazkiak atera ditut. Horiek Wikimedia Commonsera igo ditut, baita (ia) beti euskaraz izendatu, albait zehatzen deskribatu eta, ahal denean, kategorizatu ere. Bi kontu ditut Commonsen: Iñaki LLM eta Iñaki LL. Honezkero argazki eskutada bi baino gehiago badira, eta Commonsen daude orain nahi duenak erabil ditzan. Wikidatan ere banabil.
ez naiz inoiz izan.
Baina, objektibotasunaren
bila aritu naiz.
|
|
|