Lankide:Ane.bailo/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Atomoa (grezieraz άτομον, zatiezina)[1] materiaren oinarri den egitura mikroskopikoa da. Atomo bat ezin da metodo kimikoen bitartez zatitu. Atomoaren existentzia Demokrito filosofoak proposatu zuen lehenengoz K.a V. mendean.[2]
Solido, likido, gas zein plasma guztiak, atomo neutro edo ionizatuz osatuak egon daitezke. Atomoak oso partikula txikiak dira, 100 pikometro (= 1 Å) ingurukoak.[3] Beraien tamaina zehaztasun osoz definitzea ez da batere erraza. Izan ere, atomoak hain txikiak izanik kanpo-forma ez dago ongi definitua. Hala ere, mota ezberdinetako tamaina-neurketak burutu ostean balio antzekoak lortu izan dira.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/23/Helium_atom_QM.svg/640px-Helium_atom_QM.svg.png)
Fisikak izan duen garapenari esker, printzipio kuantikoak erabili dira eredu atomikoa azaldu eta atomoek duten portaera aurreikusi ahal izateko.
Atomo bakoitza nukleo batez eta honen inguruan dabiltzan elektroien bidez osatuta dago. Nukleoa gutxienez protoi batez eta normalen neutroi kopuru berdinaz osatzen da. Nukleoan dauden partikulei nukleoi deritze eta atomo-masaren % 99,94 baino gehiago bertan kokatua dago.
Atomo baten nukleoaren tamaina, atomo osoaren tamaina baino 100.000 aldiz txikiagoa da, baina hala ere, masa atomiko gehiena nukleoan gordetzen da. Proportzioen inguruko ideia bat egitearren, atomo osoa futbol-zelai bat balitz, erdian jarritako dilista baten tamainakoa izango litzateke nukleoa eta gainontzeko espazio guztia hodei elektroniko bat izango litzateke.
Hurrengo taulan, partikula bakoitzaren ezaugarriak ematen dira: izena, karga eta masa.
Karga | Masa | |
Protoia | Positiboa, 1,6·10-19 C | Handia, 1,67·10-27 Kg |
Neutroia | Neutroa | Handia, 1,67·10-27 Kg |
Elektroia | Negatiboa, -1,6·10-19 C | Txikia, 9,1·10-31 Kg |
Protoien karga elektrikoa, positiboa da, elektroiena berriz, negatiboa. Bestalde neutroiak bi karga motak dituztenez, elkar konpentsatzen dira partikula neutroak osatuz. Atomo batean protoi eta elektroi kopurua berdina bada, atomoa neutroa izango da. Aldiz, atomo batek elektroi gehiago edo gutxiago baditu protoiak baino, atomoa kargatua geratuko da. Kargatutako atomoei ioi deritze. Ioien artean bi mota bereizten dira: katioia eta anioia. Elektroiak galtzen dituzten atomoak positiboki kargatuak geratzen dira eta katioi izena hartzen dute. Aldiz, anioiei alderantzizkoa gertatzen zaie, elektroiak irabazten dituztenez, negatiboki kargatuak geratzen dira.