Lankide:2.taldea/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bronkioa arnas aparatuan parte hartzen duen ezinbesteko elementua da, arnasketa bidez gorputzean sartutako airea birikietara eramateko dugun konduktua. Bi bronkio nagusi ditugu, trakea bukaeran (T4 mailan) dagoen bifurkazioan banatzen direnak: eskuineko eta ezkerreko bronkio nagusiak. Eskuinekoak 3 adar emango ditu eta ezkerrekoak, aldiz, 2 soilik (bihotza baitago leku hori hartzen). Adar nagusi hauek zenbait adarkaduratan banatuko dira, airea birikietako azalera guztian banatu nahian, bertako odola oxigenatzeko helburuarekin. Gas trukaketa hori burutu ahal izateko, bronkio nagusietan eta hasierako adarkaduretan dagoen kartilagoa, desagertu egingo da amaierakoetan[1].