La Hoya
Guardian dagoen historiaurreko herrixka / From Wikipedia, the free encyclopedia
La Hoya izenez ezagutzen den herrixka edo aztarnategia, eta Euskadiko Ondarearen [oh 1] Guardia udal-barrutian (Araba) dago, herri horretatik 700 bat metrora, lehen El Torreon zeritzan leku edo muinoan.
Datu azkarrak Datuak, Herrialdea ...
La Hoya | |
---|---|
La Hoyako bizilekuaren irudiak, Guardian(Araba) | |
Datuak | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Guardia eta Araba |
Koordenatuak | 42°33′54″N 2°35′11″W |
![]() | |
Azalera | 4 ha |
Historia | |
Uztea | K. a. II. mende |
Garaia(k) | K. a. XV. mendetik k. a. III. mendera |
Kultura | Zeltiberiarrak[1], beroiak[2] |
Indusketa | |
Indusketa datak | 1935-egun |
Zuzendariak | Alejandro Sampedro Martínez et al |
Itxi
Ezaguna da ondo gorde delako eta bata batean jasan zuen eraso bortitz baten aztarnak gorde direlako bertan. Herriak bere unerik distiratsuenean jasan zuen eraso, sute eta erorketak merkatu egun bateko jarduera bizia "izoztu" zuen, eta egun horretako hondakinak lurperatuta baina osorik egon ziren aurkitu ziren arte[3]. Herrian une horretan zeudenen gorpuen hezurduren aztarna ugari aurkitu dira[4].
1984an Eusko Jaurlaritzak monumentu izendapena eman zion[5].