Léon M'ba
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gabriel Léon M'ba (Libreville, 1902ko otsailaren 9a - Paris, 1967ko azaroaren 27a) Gabongo politikaria izan zen. Gabon independentearen lehen lehendakaria izan zen.
Léon M'ba | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1964ko otsailaren 19a - 1967ko azaroaren 27a ← Jean-Hilaire Aubame (en) - Omar Bongo →
1964 - 1964 ← Jean-Marc Ekoh (en) - Pierre Auguste Avaro (en) →
1960ko abuztuaren 17a - 1964ko otsailaren 17a ← baliorik ez - Jean-Hilaire Aubame (en) →
1957ko maiatzaren 21a - 1961eko otsailaren 21a ← baliorik ez - Léon Mébiane → | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Libreville, 1902ko otsailaren 9a | ||||||||
Herrialdea | Frantzia Gabon | ||||||||
Heriotza | Paris, 1967ko azaroaren 28a (65 urte) | ||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||
Kidetza | loge Akademos (en) | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||
Alderdi politikoa | Gabonese Democratic Party (en) |
Jeune Gabon mugimenduaren kide eta Echos Gabonais egunkariko erredaktore izan zen. Gabongo kolonia frantsesaren administrazioak nahaspilaritzat zeukan eta erbestera jo zuen 1933-1946 bitarteko urteetan. Gabonera itzuli orduko politikagintzan hasi zen. 1952an, Nazio Biltzarreko kide hautatu zuten, eta 1956an Librevilleko alkate. 1957. urteko hauteskundeen ondoren, Gabongo Batzorde Eragilearen lehendakariorde izendatu zuten; eta Batzordeko lehendakari eta errepublikaren lehen ministro, geroago.
1960an Gabonek burujabetasun osoa eskuratu zuenean, arazoak izan zituen alderdikide batzuekin, jarrera gero eta kontserbadoreagoa eta Frantziaren aldekoagoa hartu zuela leporatzen baitzioten. 1961ean, Gabongo lehendakari hautatu zuten. 1964an, hauteskundeak baino lehentxeago, alderdi bakarreko erregimena ezarri zuen; erabaki horren kariaz, Gabongo gudarostea matxinatu zen eta kargutik kendu zuten baina, frantsesek lagunduta, berriro eskuratu zuen lehendakaritza. 1967an berriro hautatu zuten lehendakari; handik hilabete gutxira hil zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.