konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia
Kurkumina diarilheptanoide bat da. Hego Asiako kurkuma espeziaren kurkuminoide nagusia da. Zingiberaceae landare familiako Curcuma longa espezietik ateratzen da.[1] Kurkumina konposatu polifenolikoa da, bi O-metoxi fenoliko talde ditu.[1] Kurkumaren beste bi kurkuminoideak desmetoxikurkumina eta bis-desmetoxikurkumina dira.[1]
Kurkumina | |
---|---|
Formula kimikoa | C21H20O6 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
SMILES isomerikoa | COC1=C(C=CC(=C1)/C=C/C(=O)CC(=O)/C=C/C2=CC(=C(C=C2)O)OC)O |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | karbono, hidrogeno eta oxigeno |
Mota | biogenic alkylphenol (en) |
Ezaugarriak | |
Fusio-puntua | 173 °C |
Masa molekularra | 368,125988 Da |
Erabilera | |
Konposatu aktiboa | turmeric (en) |
Elkarrekintza | E1A binding protein p300 (en) |
Rola | Antiinflamatorio ez esteroideo, antineoplasiko, Entzimen inhibitzaile, Pan-assay interference compounds (en) eta Zapore indartzaile |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | VFLDPWHFBUODDF-FCXRPNKRSA-N |
CAS zenbakia | 458-37-7 |
ChemSpider | 839564 |
PubChem | 969516 |
Reaxys | 2306965 |
Gmelin | 3962 |
ChEMBL | CHEMBL140 |
RTECS zenbakia | MI5230000 |
DSSTox zenbakia | MI5230000 |
EC zenbakia | 207-280-5 |
ECHA | 100.006.619 |
CosIng | 55538 |
MeSH | D003474 |
RxNorm | 2955 |
Human Metabolome Database | HMDB0002269 |
UNII | IT942ZTH98 |
KEGG | C10443 |
PDB Ligand | CC9 |
Kolore hori-laranja du, pH-aren araberakoa dena. pH-arekiko ezegonkorra da.[2] pH alkalinoak kolore laranja bat emango dio, azidoak aldiz, horia.[2] Argia eta erredox potentzialarekiko ere egonkortasun baxua du, tenperaturarekiko aldiz, egonkorra da.[2]
Kurkumina boroaren kuantifikazioa egiteko erabil daiteke. Azido borikoarekin erreakzionatzen du, kolore gorriko konponsatua sortuz, rosozianina.
Janariak koloreztatzeko erabiltzen da. Koloratzaile gaitasunagatik, forma komertzial interesgarrienak oleorresina, (%40-55eko purutasuna) eta kurkumina purua (%90-95eko purutasuna) dira.[2] Koloratzaile izateaz gain, aromatizatzaile eta antioxidatzailea ere bada[3]. Janarien aditibo gisa agertzen denean E100[2] zenbakia du.
Kurkumina erlatiboki gutxi xurgatzen da hestean, eta xurgatutakoa behazunaren bidez azkar kanporatzen da. Horregatik piperbeltz beltzarekin elkartzen da, honek kurkuminaren xurgapena 2000 aldiz handitzen baitu. [4] [5]
Izan ere, kurkumina azkar metabolizatzen da, gibelean konjugatzen da eta gorozkien bidez iraizketa egiten da. [3]
Metabolito sekundario honen arazoa bere bioerabilgarritasun baxua da. Beraz, kurkumina beste konposatuekin elkartzea beharrezkoa da. Besteak beste, fosfolipidoak. Hauek kurkuminaren xurgapena hobetzen dute eta ondorioz, bioerabilgarritasuna eta jarduera ere. [3]
Landare honen errizoma laranjak aurkezten dituen konposatu fitokimikoek, kurkuminoideak deituak, funtzio sendagarri garrantzitsuak ematen dizkio landareari.
Kurkuminak, erradikal askeak neutralizatzen ditu, oxidazioa saihestuz, eta norberaren entzima antioxidatzaileak bizkortzen ditu.
Hanturaren aurkako gaitasuna da, NF- kB molekulak blokeatzen baititu, hanturarekin loturiko geneak desaktibatuz. Artritisa pairatzen zuten 45 pazienterekin egindako ikerketa batean, kurkuminak, hantura mailak murriztu zituen. [6] (88. orrialdean)
Tumoreen hazkuntza eta metastasia murrizteko gaitasuna du.
Bakterio patogeno, birus zein onddoen hazkundea inhibitzen du
Kurkuma koloratzailea gutxi xurgatzen da hesteetan eta xurgatzen den hori azkar kanporatzen da behazun bidetik.[4] Toxizitate oso gutxi du. Eguneko dosi onargarri maximoa OMErentzat 0,1 mg/kg-ko koloratzaile eta 0,3 mg/kg oleorresina da.[4]
Kurkumina kurkumaren edo azafrai indioaren errizomatik aurkitzen da, bertatik lortzen baita. [2]
Hainbat plater edo elikagaien prestakuntzan erabiltzen da, koloratzaile edota aromatizatzaile gisa. Hala nola; mostaza, haragi produktu, esneki deribatu, likore, opil, saltsa, entsaladaren ongailu, marmelada, izozki, zopa eta salda prestakin, arrain-kontserba, eskabetxeetan… [2] [4]
Arrain-kontserbetan kopuru legal maximoa 200mg/kg da; kontserba begetaletan eta jogurtan, 100mg/kg eta gazta freskoan, 27 mg/kg. [4]
Horrez gain, kurkumina hainbat elikagai espeziatuetan erabiltzen da. Besteak beste, curry-a dutenak, okindegi produktuak, gaztak, ongailuak eta haragi produktuak. [3]
Kurkumina landare sendagarri bezala erabiltzeak kontraindikazioak ere eragin ditzake. Koloratzaile honek, antikoagulanteen efektua indartu ditzake, dosi altuetan hartuta. Haurdunaldian eta edoskitzaroan hartzea ez da gomendagarria, oraindik efektuak ez baitira ezagutzen. Gainera, dosi oso altuak hartuta, urdaileko mukosaren narritadura sortaraz dezake. Heste ultzera duten gaixoetan ere, kontsumoa saihestu beharko da. Horregatik era kontrolatu batean kontsumitu beharko da. [6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.