From Wikipedia, the free encyclopedia
Herri kurdua (kurdueraz:کورد, kurd) Ekialde Hurbileko talde etnolinguistikoa da,[7] irandar herrien barnean sailkatzen dena. Kurdueraz mintzo dira, eta 30 milioi inguru dira guztira. Gehienbat Kurdistanen bizi dira, Irango goi-ordoki zabaleko eskualde menditsu batean; Kurdistan estaturik gabeko nazioa da, Turkia, Irak, Iran eta Siriaren artean zatitua.
Kurduak | |
---|---|
Biztanleak guztira | |
31,5 milioi inguru | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Kurdistanen eta Kurdistango zatiren bat duten estatuetan: 29,5 milioi[1] Libanon: 200.000[2]
Afganistanen: 200.000[2] | |
Hizkuntza | |
kurduera Hainbat dialekto ditu: soranera, zazera, ipar kurduera eta hego kurduera | |
Erlijioa | |
Gehienbat islam sunita; orobat, islam xiita, jazidismoa, jarsanismoa, judaismoa, kristautasuna. | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Iraniar multzoko beste etnia batzuk (talysh etnia• balutx etnia• gilak etnia• lurs etnia• pertsiar etnia) |
Kurdistandik kanpo ere kurdu talde handiak bizi dira, bereziki Kaukasian, neurri handi batean historian jasan dituzten deportazioen eta errepresioaldien ondorioz. Hartara, aspaldidanik kurdu ugari bizi da mendebaldeko Turkiako hirietan, Armenian, Georgian, Israelen, Azerbaijanen, Errusian, Libanon eta, azken hamarkada hauetan, Mendebaldeko Europako estatu batzuetan eta Ameriketako Estatu Batuetan.
Kurduera hizkuntza irandar hizkuntza bada ere, kurduen jatorria ez da zehazki ezagutzen. Zazpigarren mendean islamera bihurtu ziren; gehienak sunniak dira. Historia luzea badute ere ez dute estatu bat eratu sekula.
Kurduak sarritan saiatu dira burujabetasuna lortzen, eta herri askoren kontra borrokatu behar izan dira: sumertarren, asiriarren, persiarren, mongolen, europar gurutzatuen eta turkiarren kontra. Haien buruzagi aipagarrieneko bat Saladin izan zen. Lehen Mundu Gerraz geroztik, Irak, Turkia eta Irakek gogor zapaldu dituzte kurduen matxinada guztiak.
1961ean Irak iparraldeko kurduak matxinatu ziren; 1970ean bakea hitzartu zuten eta zenbait eskubide lortu zituzten, gobernu autonomoa besteak beste. Kurdu talde batek, Mustafa al-Barzaniren gidaritzapean, hitzarmena gauzatzea eragotzi zuen 1974an, eta gerra piztu zen berriro. Matxinadak porrot egin zuen handik urtebetera, baina borrokaldiak izaten dira noizean behin. 1979ko Irango Iraultzaren ondoren, borroka latzak izan ziren gobernuko gudarosteen eta autonomia politikoa eta kulturala aldarrikatzen ari ziren kurduen artean.
1988an, Irakeko gobernuak bultzatutako berkokatze programa batean, milioi eta erdi kurdu beren bizilekuak uztera eta beste leku batzuetara behartu zituzten. 1991n, Golkoko Gerrak kurduen itxaropenak piztu zituen, baina Irak galtzaile atera bazen ere, agintaritza ez zen aldatu. Irakek kurduen matxinada bat zapaldu eta milioi bat kurdu baino gehiago Turkia edo Iran aldera joatera behartu zituzten.
Beren mendietan ardiak eta ahuntzak zaintzea izan da antzinatik kurduen ohiko lanbidea. Gaur egun ere, kurdu asko bizi da udan azienda mendian larratzen, eta neguan ibarrera jaisten. Hala ere, kurdu gehienak bizileku finkotan bizi dira. Nomada taldeak antzina bezala leinuka antolaturik badaude ere, bizimodu hori utzi dutenak hirietan bizi dira, zein bere nazioko ohituren arabera.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.