From Wikipedia, the free encyclopedia
Wayback Machine (ˈwejbak maˈʃin ahoskatua) Interneteko orrialde edo gune askoren kopiak dituen zerbitzu eta datu-base bat da. Proiektu horren ondorioz, denboran zehar, orrialdeen historia edo aldaketak ere kontsulta daitezke.
Wayback Machine | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Brewster Kahle eta Bruce Gilliat (en) |
Sorrera-urtea | 2001 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | ingelesa |
Programazio-lengoaia | C, Perl, Java (mul) eta Python |
Deskribapena | |
Honen parte da | Internet Archive |
Kokapena | |
Jabea | Internet Archive |
web.archive.org | |
Wayback Machine zerbitzuak modu sinplean funtzionatzen du: nahikoa da webgune baten helbidea (URL) tekleatzea artxiboan gordeta dagoen azken kopia zein den ikusteko[1]. Orri jakin bat garai batean nolakoa zen ikusi nahi badugu, orduan, Wayback Machinek orrialdea zein data eta urtetan bisitatu nahi dugun eskatuko digu. Pantailaren goiko aldean, egutegi bat dago, denboran zehar, harrapaketak grafikoki ikusteko aukera ematen duena. Grafikoko barren luzerak adierazten du zein hilabetetan egin ziren kopia gehien.
Webgune horrek web orriaren eduki guztia gordetzeko egiten duena oso sinplea da, baina burutsua: iturburu-kodearen html edukia bakarrik biltegiratzen du, eta ez ditu irudiak gordetzen kodea baizik; horregatik, irudi-zerbitzari batek jatorrizko webguneko irudiren bat ezabatzen duenean, irudi hori ez da erreproduzitzen, 404 errore gisa markatzen da. 2012an, 10 informazio-petabyte zituen, eta hilean 20 terabyte inguru hazten zen[2]; 2019ko urrian, 20 petabyte baino gehiago zeuden biltegiratuta[3]. 2020ko abenduan, 70 petabyte baino gehiago zeuden biltegiratuta[4].
Hala ere, Wayback Machine-k Interneten kopia osoa dauka hainbat tokitan informazio indexazioa eta grabazioa saihestuz, adibidez robots.txt artxiboa: User-agent: ia_archiver Disallow: / erabiliz
2015eko azaroaz geroztik, Wayback Machinek orrialdeen harrapaketak indexatzeko zerbitzu bat du, eta horri esker, berehala jakin daiteke URL bakoitzerako grabatuen historia, bai formatu propioan, bai JSON formatuan[5]. Zerbitzu hori beta fasean dagoen proiektua da, Wayback CDX Server API izenekoa, eta iturburu-kodea eta erabilera-eskuliburua GitHub. helbidean daude[6].
Wayback Machine delakoak hainbat gorabehera izan ditu bere historian zehar, eta honako hauek izan dira garrantzitsuenak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.