![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/0e/Falk%252C_Benjamin_J._%25281853-1925%2529_-_Eugen_Sandow_%25281867-1925%2529.jpg/640px-Falk%252C_Benjamin_J._%25281853-1925%2529_-_Eugen_Sandow_%25281867-1925%2529.jpg&w=640&q=50)
Kulturismo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kulturismoa edo gorpuzgintza[1][2] (ingelesez: bodybuilding) ariketa fisiko intentsiboan oinarritutako kirol bat da, nagusiki anaerobikoa, orokorrean gimnasio batean norberaren gihar-moldaketa hipertrofiatu bat lortzeko pisuekin eginiko trebaketa bat burutzean datza. Kulturismoan jarduten direnei kulturista edo gorpuzgile[3] (bodybuilder) esaten zaie.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/0e/Falk%2C_Benjamin_J._%281853-1925%29_-_Eugen_Sandow_%281867-1925%29.jpg/640px-Falk%2C_Benjamin_J._%281853-1925%29_-_Eugen_Sandow_%281867-1925%29.jpg)
Gimnasioetan burutzen den jarduera bat da, gihar sendo eta nabarmenak lortzeko asmoz, bai eta ahal den definizio eta simetria izan dezala. Giharrak hipertofiatzeko jarduerari gihar-moldaketa[4] edo muskulazio ere deitzen zaio, baina kulturismoak ez bezala, gihar-moldaketan jarrerak hartzea ez da nahitaezkoa, eta gorputz-erakustaldiak ez dira kirolaren helburu.
Kulturismoa pisu-jasotze eta atletismo kiroletatik ezberdina da. Zenbait herrialdetan oraindik ere ez da kiroltzat hartzen.
XIII-XIX. mendeetan jatorria duen kirola da, eta Antzinako Greziako kirol-jarduera eta indar-erakustaldietan oinarritzen da. XVIII. mendean Frantzian gorputzaren itxura estetikoa lantzen zuen kulturismo izeneko jarduera fisikoa asmatu zuten, alegia, kultura fisikoa edota gorputzaren kultua izendapenarekin lotura duen hitza.