Kremlingo Jauregi Handia
Errusiako Presidentearen egoitza / From Wikipedia, the free encyclopedia
Kremlingo Jauregi Handia (errusieraz: Большой Кремлёвский дворец, translit.: Bolxoi Kremliovski dvorets) Errusiako presidentearen egoitza ofiziala da. Moskuko Kremlinaren hego-ekialdean dago, Pinar muinoaren tontorrean. Kremlineko Jauregi Handia, gaur egungo itxurari dagokionez, 1838-1850 bitartean eraiki zen, Nikolas I.aren ekimenez. Gaur egun, Kremlineko Jauregi Handiak Errusiako estatu bizitzaren gune garrantzitsuenetako bat izaten jarraitzen du.[1]
Kremlingo Jauregi Handia | |
---|---|
Большой Кремлёвский дворец | |
Moskuko Kremlina | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Errusia |
Capital of Russia | Mosku |
Administrative okrug of Moscow | Erdialdeko barrutia (Mosku) |
District of Moscow | Tverskoy District |
Koordenatuak | 55°45′00″N 37°36′57″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1838 |
Inaugurazioa | 1849 |
Komisarioa | Nikolas I.a Errusiakoa |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Konstantin Thon (en) |
Estiloa | Byzantine Revival architecture (en) Russian Revival architecture (en) |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Leku berean kokatu ziren Ivan III.a Errusiakoaren jauregi handia, XV. mendekoa, eta Elisabet I.a Errusiako enperatrizaren jauregia, XVIII. mendekoa. Arkitekto nagusia Konstantin Ton izan zen, N.I. Chichagov, V.A. Bakarev, F.F. Rijter, P.A. Guerasimov eta F.G. Solntsev arkitektoen taldeko burua.[2]