Koreako japoniar inbasioak (1592-1598)
From Wikipedia, the free encyclopedia
1592–1598 arteko Koreako japoniar inbasioak, Imjineko Gudua bezala ere ezaguna –bestelako izendapenen artean, Hideyoshiren Koreako Gudua, Zazpi Urteen Gudua eta Nazioa Defendatzeko Rencheneko Gudua ditugu–, independenteak diren baino elkarri lotuta dauden bi inbasio ezberdinek osatzen dute: hasierako inbasio bat, 1592. urtean –Imjineko Zalaparta modura ezaguna–, 1596ko su-eten laburra eta 1597ko bigarren inbasioa; Chongyuko Gudua. Imjineko Gudua 1598. urtean amaitu zen, Japoniako indarrek atzera egin zutenean[10][11] Koreako penintsulatik impasse militar baten ondorioz,[12] Koreako hegoaldeko probintzietan.[13]
Koreako japoniar inbasioak (1592–1598) | |||
---|---|---|---|
Japoniar itsas armadaren lehorreratzea, Busanen. | |||
Data | 1592ko maiatzaren 23a – 1598ko abenduaren 24a | ||
Lekua | Koreako penintsula | ||
Emaitza | Joseongo erresumaren eta Ming dinastiaren garaipena.[1]
| ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Toyotomi Hideyoshi japoniar agintariak, «Japoniako bakegile handietakoa» bezala ezaguna, Koreako penintsula eta Txina konkistatzea erabaki zuen, garai hartan Joseon eta Ming dinastiek kontrolaturikoak, hurrenez hurren. Japoniak berehala lortu zuen Koreako penintsulako eskualde handi bat konkistatzen, baina Ming dinastiaren indarren berrindartze-ahalmen handiaren ondorioz[14][15][16] zein Japoniako horniketa-sistema –mendebaldeko eta ekialdeko kostaldean kokatzen zena– Joseongo Itsas-armadak bereaganatzearen ondorioz –Yi Sun-sin almirantearen agindupean–,[17][18][19][20] Japoniako indarren atzeratzea ekarri zuen, Piongiangetik, iparraldeko probintzietatik hegoaldeko probintzietara atzeratuz, Busan ingurura. Ostean, Joseongo herritar-miliziek gerrila bat hasi zuten Japoniaren kontra.[21] Testuinguru honetako horniketa-sistemen ahultasunak bi alderdien ezintasuna azaleratu zuen, lurralde berria konkistatzeko momentuan; hala, impasse militarra agertu zen. Inbasioaren lehen fasea 1592tik 1596ra zabaldu zen, 1596–1597 tarteko porrotean amaitu zuen bake-saiakera baten aurretik, Japonia eta Ming dinastiaren artean.
1597an, Japoniak bere ofentsibari hasiera eman zion berriro, Korea inbadituz bigarrengoz. Bigarren inbasio honek lehenengo inbasioaren patroi oso antzekoa erakutsi zuen; hala, Japoniak, hasieran, oso modu azkarrean konkistatu zuen lurraldearen parte handia, hiri eta gotorleku ezberdinak bereganatuz, ostera geldiarazia izateko eta hegoalderantz atzera egin behar izateko. Halere, Ming dinastia zein Joseon ez ziren gai japoniar inbaditzaileak hegoaldeko gotorleku eta posizioetatik erabat desplazatzeko, penintsularen hegoaldenean,[22][23][24] non bi alderdiak, berriro ere, hamar hilabetez luzatu zen impasse batean sartu ziren berriro.
Testuinguru honetan, 1598. urtean, Toyotomi Hideyoshiren heriotzarekin, guduaren aurrerapen urriekin eta Joseonek bideratutako etengabeko hornidura-sistemen zapuztearekin, Japoniako indarrek alde egin zuten Koreatik, sortu berria zen Bost Erregeordeen Kontseiluak hala aginduta. Bake-prozesuak urte batzuk iraun bazuen ere, erlazioen normaltasunera ailegatu ziren bi alderdiak amaieran.[25]