From Wikipedia, the free encyclopedia
Kolutorioa mikrobioen aurkako eragile kimikoa da, era likidoan gehienetan, aho-higienerako erabiltzen dena, bakterio-plaka eta lertzoa murriztu, gingibitisa apaldu eta prebenitzeko, halitosiaren aurka eta oro har ahoa garbia izateko erabiltzen dena.
Kolutorio mota asko dago eta konposizio anitzekoa. Halere, gehienak soluzio antiseptikoak dira eta ahoko mikrobio-karga gutxitzea dute helburu. Beste hainbat kolutoriok, berriz, akzio analgesiko, antiinflamatorio edota antifungikoa dute. Horrez gain, kolutorio batzuek funtzio kosmetikoa dute eta ahoko usain txarra kentzeko balio dezakete[1].
Normalean, kolutorioaren 20-50 mililitro sartzen da ahoan, minutu erdiz garbitzen da (batzuetan gargarak egiten) eta gero kolutorioa botatzen da. Efektua mantentze aldera, ez da gomendagarria kolutorioa bota eta berehala urik edatea.
Egunero hortzak garbitzeaz gain, kolutorioak aho-ebakuntzak egiteko balio du. Adibidez, dentistek hortzak atera behar dituztenean, kolutorioa erabiltzen dute ebakuntza egin aurretik eta bukatutakoan. Horrez gain, afta, mukositisaren mina (askotan kimioterapiak eragina) edo bestelako ahoko minak arintzeko balio dezake[2].
Kalteak ere eragin ditzake hainbat kolutorioren erabilerak. Esaterako, zaporearen zentzumenaren behin-behinean galtzea, hortzak kolutorioaren kolorez zikintzea, ahoa lehortzea, etab. Alkohola duten kolutorioek ahoa lehortu edo halitosia areagotu dezakete[3] . Norbaiti kontserbagarriei, koloratzaileei, eta abarrei alergia izatekotan, ahoko azala gorri daiteke eta ultzerak edo estomatitisa ere ager daitezke. Halako efektuak gutxitzeko edo desagerrarazteko, kolutorioa urarekin nahas daiteke edo zuzenean beste kolutorio bat erabili, osagai kimiko gutxiagorekin edota ekologikoa.
Lehen erreferentziak Indian daude. Horko medikuntza tradizionalak, Ayurvedak[4], gingibitisaren kontrako erremedio gisa erabiltzen zuen kolutorioa. Geroago, Greziako eta Erromako aberatsek ere ahoa garbitzen zuten kolutorioz. Kolutorio mota ezberdinak zeuden garai hartan. Hipokratesek gatza, alunbre eta ozpinez[5] egindako nahastea gomendatzen zuen. Talmudean, hortzoietako gaitzak sendatzeko oliba-olioa eta beste hainbat osagaiz egindako sendagaia proposatu ziren duela 1.800 urte[6].
Europarrak Amerikara iritsi baino lehenago, Ipar Amerika eta Mesoamerikako herri indigenek Coptis trifolioa landareez egindako kolutorioz garbitzen zuten ahoa. Herri amerindiarrek ur gaziz sendatzen zuten eztarriko mina eta kolutorio naturalak egiten zituzten hortzaldiaren eta ahoko ultzeren mina arintzeko. Honetaz gain, aztekek europarrek baino dentista hobeak zuten mende haietan[7]
Anton van Leeuwenhoek, XVII. mendeko mikroskopista famatua mikroorganismoak deskubritu zituen hortzetako plakan. Delften zuen etxe ondoko ubidean ere aurkitu zituen mikroorganismoak. Ozpinaz eta alkoholaz esperimentatu zuen eta mikroorganismoak hiltzen edo geldiarazten zituela jabetu zen. Gero esperimentu berbera probatu zuen bere ahoaz, baina ez zituen birusak eta bakteriak desagerrarazi. Askoz geroago, 1892an, German Richard Seifert alemanarrak Odol izeneko kolutorioa asmatu zuen eta Karl August Linerrek (1861-1916) ekoiztu zuen Dresden.
1960. hamarkadaren amaieran arte ez zen berrikuntza handirik egon. Orduan, Harald Loek, Aahuresko (Danimarka) unibertsitateko irakasleak, klorhexidinak hortz plakan zuen eragina deskubritu zuen. Loek ikusi zuen klorhexidina erraz itsasten zela edozein azalean, aho barruan ere bai. Beraz, klorhexidinaz egindako kolutorioak ordu askoz gera zitekeen ahoan[8]. mikroorganismoak hiltzen, Leeuwenhoeken nahasketa ez bezala.
Horrezkero, interes handia izan du kolutorioak merkataritzaren arloan. Gainera, produktu berri ugari asmatu da gingibitisa eta halitosiaren kontra. Esate baterako, kolutorioen marken kopuruan dezente handitu da berrogei urtean. Hau da, 1970ean 15 marka zeuden eta 2012an 113.
Mikrobiotaren azterketak erakutsi du oso bakteria gutxik eragiten dituela kariesak. Mikroorganismo gehienek ez dute gure ahoa kaltetzen, Streptococcus mutans-ek egiten du kalte handiena, aldiz. Hori dela eta kolutorio berriak zentratu dira bakteria hau hiltzen. Bakteria hori ahotik kentzeko kolutorioak behin eta berriz erabili behar badira, baina ez da baztertzen etorkizunean kolutorio indartsuagoak asmatzea, horrela denbora luzeagoaz ahoa Streptococcus gabe egoteko[9].
Alkoholaren xedea ez da bakteriak ezabatzea, mentol, eukalipto eta timola eramatea baizik. Osagai horiek hortzetako plakan sartzen dira eta ahoa garbitzen dute[10]. Batzuetan alkohol asko sartzen da kolutorioan (bolumenaren %27a). Horregatik, posible da kolutorio hartu eta hamar minutu pasatu arte alkoholimetria-proba batean positiboa ematea[11]. Honetaz gain, alkoholak halitosia areagotzen edota sortzen ahal du.
Alkoholaren erabilera kolutorioetan murriztu da azken urte hauetan. Alde batetik, susmoa dago alkoholak eragiten duela aho minbizian, nahiz eta ikerketa dezente uste hori ezbaian jarri (1985[12], 1995[13], 2003[14], and 2012[15]). Beste aldetik, erlijio-talde ugarik uko egiten diote alkoholez osatutako kolutorioak erosteari.
Mina arintzeko erabiltzen da
Indargetzaile gisa erabiltzen da[16]
Betametasona antiinflamatorio moduan funtzionatzen du. Adibidez, estomatitisaren kontra.
Halitosiaren kontra erabiltzen da dosi txikietan (adib. %0.05) Halere, clorhexidinak baino efektu gutxiago du eta albo-ondorioak izan ditzake gainera: hortzak zikintzea, sentsazio kiskalgarria ahoan edota ultzerazioa[17].
Klorhexidina diglukonatoa antseptiko kimikoa da eta %0,12-0,2ko disoluzioan erabiltzen da kolutorioetan[18][19][20] . Osagai hau plakaren kontra balio du eta antifungikoa da. Bakterio gram-negatiboen aurka ere biziki baliogarria da eta horrek murrizten du gingibitisa sufritzeko arriskua. Halere, ez dago frogatuta klorhexidina diglukonatoaren kontzentrazio handiagoak efektu eraginkorragoa duenik hortzetako plaka edota gingibitisen aurka. Osagai honek ere ez du berez hortzetako plakaren sorrera ekiditen, baina hortzetako eskuila eta hariarekin batera erabiliz gero, plaka izateko arriskua dezente murriz daiteke.
Honetaz aparte, klorhexidina duten kolutoriek kandidiasia, estomatitis eta bestelako ahoko gaitzen prebentziorako erabiltzen ahal da [21]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.