![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/97/Plant_cell_type_collenchyma.png/640px-Plant_cell_type_collenchyma.png&w=640&q=50)
Kolenkima
From Wikipedia, the free encyclopedia
Botanikan, kolenkima landare gazte eta belarkaretan dagoen euste-ehuna da. Zurtoin gazteei, pezioloei eta hostoen nerbioei malgutasuna ematen die. Oro har, banaketa subepidermikoa izaten du, ehun epidermikoaren azpitik.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/97/Plant_cell_type_collenchyma.png/320px-Plant_cell_type_collenchyma.png)
Esklerenkima ez bezala, zelula helduek, luzatuek, uretan eta hemizelulosan aberatsak direnek osatzen dute. Zelula horiek distiratsuak dira mikroskopio optikoan, eta zelulosaz eta pektinaz osatutako zelula-horma lodia dute. Hasierako hormak zabalxeagoak dira zenbait tokitan, eta zitoplasmak kloroplastoak eta kristalak dituzten bakuoloak izan ditzake.[1]
Hainbat kolenkima-mota daude, zelulen formaren eta hormen lodieraren kokapenaren arabera:
- Angularra: angeluak loditzen dira.
- Tangentziala, laminarra edo lamelarra: horma tangentzialak edo periklinalak lodituta.
- Lagunarra: zelularteko espazioa mugatzen duten paretak loditzen dira.
- Masiboa: deribatu forma, horma guztietan lodiera handia duena.
Zelula-hormaren ezaugarriengatik, erresistentzia handia du zanpaketa kasuan, landareari erresistentzia mekanikoa eta segurua ziurtatzen diona.[2]