From Wikipedia, the free encyclopedia
Kolelitiasia behazun-hodietan kalkuluen eraketa da, behazun-kolikoa eragiten duena. Kalkuluak egitura kristalinoak dira, behazuna osatzen duten osagaien hauspeaketaz sortuak. Behazun-bideetako asaldurarik sarriena da.
Behazun jario besikularraren konposaketa normala %70 behazun gatzak, %25 fosfolipidoak eta %5 kolesterola litzateke, modu honetan jariakortasun handia izango luke. Baina kolesterol kontzentrazioa gehiegizkoa denean, mizelen garraio ahalmena asetu egiten da "behazun jario litogenikoa" eratuz. Hala ere, kolesterol harriak eratzeko nukleazio prozesua gertatu behar da, hau da, mukoproteinek harriaren nukleoa eratzen dute eta bertan aposizioz mikrobeirak ezartzen dira.
Kalkuluak bi motatakoak izan daitezke beraien osagaien arabera:
Kalkulu ugarienak dira. Kolesterola behazun gatzek disolba dezaketen baino proportzio handiagoan dagoenean sortzen dira kolesterol kalkuluak. %70 kolesterol monohidratoa izaten da.
Ondorengo baldintza hauek lagungarriak dira kolesterol kalkuluen eraketan:
Kalkuluen %90 kaltzio bilirrubinatoa da eta gainerakoa kolesterola. Behazunean bilirrubina ez konjugatua kantiate handietan izateak honen hauspeatzea eragiten du, kalkuluak eratuz.
Kalkulu hauek sortzearen egoera sarrienak:
Besikulatik datorren kalkulu batek koledokoan edo hodi hepatikoan jotzean sortzen da, butxaduraren gainetik dauden bideen bat bateko distentsioa eraginez. Oinazea abdomenaren eskuin goiko koadrantean kokatzen da bizkarrera zabalduz.
Orduak edo egunak iraun ditzake eta oinazearekin batera goragalea eta gorakoak ager daitezke. Janari koipetsuaren eraginez edo baraualdi luze baten ondorioz ager daiteke.
Behazun besikularen hantura (kolezistitisa) gertatzen denean, erreakzio peritoneala eragiten da. Oinazeaz gain, kanpotik ukitzean peritoneoko muskulaturaren uzkurdura gehitu egiten da. Konplikazio bat perforazioa izan daiteke.
Ekografia bide zuzenena eta errazena da kolelitiasia antzemateko, kasu batzuetan OTA edo eskanerra eta beste proba erradiologiko konplikatuenak beharrezkoak diren arren.
Sintomak agertuz gero, batik bat mina, ebakuntza kirurgikoa tratamendu egokia izango da. Gaur egun kasu gehienak laparoskopiaren bidez egiten dira, hain agresiboa ez den prozedura alegia.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.