Koldobika Jauregi Etxenagusia (Errenteria, Gipuzkoa, 1896ko ekainaren 21a - Zarautz, Gipuzkoa, 1971ko otsailaren 2a) euskal idazlea. Jautarkol ezizenez da ezaguna. Bere ezizena sabindarren izen sistemari dagokion Jauregi´tar Koldobika kontrakziotik dator.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Koldobika Jauregi (idazlea)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKoldobika Jauregi Etxenagusia
JaiotzaErrenteria, 1896ko ekainaren 21a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaZarautz, 1971ko otsailaren 2a (74 urte)
Hezkuntza
HeziketaComillasko Pontifize Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta apaiz katolikoa
KidetzaEuskaltzaindia
MugimenduaEuskal Pizkundea
Izengoitia(k)Jautarkol
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Literaturaren Zubitegia: 290
Itxi

Biografia

Comillasen egin zituen apaiz ikasketak. Euskaltzain urgazlea izan zen. Irugarrengo Prantziskotarra, Zeruko Argia, Yakintza, Euzko Gogoa, Euskal-Esnalea, Ekin, eta Bertsolariya aldizkarietan eta El Día egunkarian eman zituen argitara bere idazlan eta olerki gehienak. 1929an Biozkadak olerki bilduma eman zuen argitara. Gerra aurreko olerkari belaunaldian sartua izan da Lizardi, Lauaxeta, Loramendi eta Orixerekin batera. Espainiako Gerra Zibilean erbesteratu behar izan zuen. 1958an Euskal Herrira itzuli eta Zarautzen bizi izan zen hil arte, fraideen kaperau. Hitz lauz, gerra aurretik, Egiazko edertasuna (1923, ipuin luzea) eta Ipuiak (1924) argitaratu zituen, eta gerraren ondoren, berriz, bi saiakera: «Loramendi» olerkaria, aren garai barruan ikusia ta aztertua (1959) eta Xenpelar bertsolaria (1958). Camilo José Celaren Pascual Duarte´ren sendia itzuli zuen euskarara. Zarautzen bere omenezko kale bat dago.

Lanak

Narrazioa

  • Egizko edertasuna. Ipuin luzea... (1923, Gaubeka Irarkola)
  • Ipuiak (1924, Iñaki Deunaren Irarkola)
  • Ipuiak (1953, Itxaropena)

Poesia

Itzulpena

Biografia

  • Xenpelar bertsolaria (1958, Itxaropena)

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.