From Wikipedia, the free encyclopedia
Klimaterioa emakumeek menopausiaren inguruan duten prozesu fisiologikoa da, emakumearen ugalketa gaitasuna galtzen dena. Estrogenoen murrizketak dakarzkin ondorioak (menstruazioaren irregulartasuna eta desagerpena –menopausia bera, alegia–, bagina lehortasuna, besteak beste) klimaterio sindromea dira.[1]
Ez da gaixotasun bat, aldaketa fisiologikoa baizik.[2]
Hiru aldi edo etapetan ematen da:
Klimaterioa, orokorrean emakume helduaren bizitzan ematen den etapa bat da, estrogenoen ekoizpen murrizketarekin lotutako seinale eta sintomak azaleratzen dituena. Inboluzio garaia da, aldaketa biologiko eta sozialekin loturik dauden adierazpen fisiko eta emozionalekin.[3] Adierazpen guztiak ez zaikie beti etapa hau igarotzen ari diren emakume guztiei gertatzen, bakoitzaren araberakoak dira. Halaber, klimaterioan ematen den ongizateraren aldaketa emakume bakoitzaren egoera psikologiko eta sozialarekin du zerikusia.[2]
Klimaterioaren seinale eta sintomak, aurre-menopausia deitzen den denbora epe aldakor batean ematen dira, estrogenoen kontzentrazioen gorabeheren hasieraren ondorioz. Batez ere hilekoaren zikloarekin lotuta daude:
Zenbait sintomek metabolismoan eta zaintza fisiologikoan eragiten dute, besteak beste:
Klimaterio sindromean, hainbatetan, aldaketa psikologikoak ematen dira, hala nola, suminkortasuna, depresioa, herstura, urduritasuna, libido jaistea, etab. Klimaterioan ematen diren aldaketa fisikoek ez dituzte berez aldaketa psikologikoak azaltzen, hauek emakumearen inguru, egoera sozial eta ongizatearekin daude lotuak.[2][3]
Klimaterio sindromearen sintomak arintzeko hainbat erremedio ezagutu izan dira historian zehar eta klimaterio jasaten duten emakumeen %50-75ak baten bat erabili duela (akupuntura, sojazko produktuak, belar-dendetako produktuak, E bitamina...) kalkulatzen da. Hala ere, erremedio hauen eraginkortasuna ez dago zientifioki probaturik.[1]
Zenbait kasuetan, ordezko hormona-terapia erabiltzen da, menopausia goiztiar kasuetan edota klimaterio sindromea oso gogorra izanda eguneroko bizitza oztopatzen duenean.[1] Bigarren mailako ondorioak direla eta, bere erabilera, onurak arriskuak baino gehiago direnean gomendatzen dira.[4][5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.