From Wikipedia, the free encyclopedia
Klemente IX.a[1] (Pistoia, 1600eko urtarrilak 27 edo 28-Erroma, 1669ko abenduak 9) Eliza Katolikoko 238. aita santua izan zen 1667 eta 1669 bitartean.
Klemente IX.a | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(1669) | |||||||||
1667ko ekainaren 20a - 1669ko abenduaren 9a ← Alexandro VII.a - Klemente X.a →
1644ko uztailaren 14a - 1652ko abendua
1644ko martxoaren 14a - Elizbarrutia: archdiocesis of Tarso (en)
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Giulio Rospigliosi | ||||||||
Jaiotza | Pistoia, 1600ko urtarrilaren 28a | ||||||||
Herrialdea | Toskanako Dukerri Handia | ||||||||
Heriotza | Erroma, 1669ko abenduaren 9a (69 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Santa Maria Nagusia Tomb of Clemens IX (en) | ||||||||
Heriotza modua | : gaixotasun zerebrobaskularra | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Girolamo Rospigliosi, Gonfaloniere | ||||||||
Ama | Maddalena Caterina Rospigliosi | ||||||||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||||||||
Haurrideak | |||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Pisako Unibertsitatea | ||||||||
Hezkuntza-maila | Doktoretza | ||||||||
Hizkuntzak | italiera | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | diplomazialaria, libretista, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||
Lantokia(k) | Erroma eta Aita Santuen Lurraldea | ||||||||
Enplegatzailea(k) | Pisako Unibertsitatea | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||
Giulio Rospiglios izenarekin jaioa, Giacomo Rospigliosiren, oso antzinako lombardiar familia batekoa, eta bere emazte Caterina Bisiren semea zen. Lehen ikasketak Pistoian egin zituen, bertako seminarioan ordena txikiak jaso zituelarik oraindik 14 urte bete ez zituenean. Collegio Romanora joan zen, non arte liberaletan lizentziatu zen. Pisako Unibertsitatean teologia, filosofia, eta zuzenbide zibil eta kanonikoan doktoretza lortu zuen 1623an.
Ez dira ezagutzen bere apaiz ordenakuntzaren baldintzak. 1625 arte filosofia irakaslea izan zen Pisako Unibertsitatean bertan. Urte horretan Erromara joana, kurian Antonio Barberini senioreren agindupean sartu zen, S. Onofrio tituludun kardinala eta bere anaia Urbano VIII.a aita santuaren bikario orokorra zena. Barberini familia boteretsuarekin izan zuen harremana erabakigarria izan zen Rospigliosiren prestakuntza eta etorkizuneko karrerarako. 1632an Justizia eta Graziako Signatura Apostolikoetako auzitegietan erreferendario izendatua izan zen, eta beranduago Errituen Kongregazioko idazkari eta a latere delegatua Avignoneko legazioan. 1634an, bere karguei "laburrak printzeei"ren idazkariarena gehitu zien. 1636an Liberiar Basilika Patriarkaleko kanonigo izendatua izan zen, eta hurrengo urtean bertako bikario eta Penitentziaria Apostolikoko kontsultore-kanonista.
Rospigliosik karrera garrantzitsu bat egin zuen operatako libretoen egile bezala, kardenal eta aita santu bezala eman zituen urteetan ere luzatu zena. Bere lanen artean Il Sant'Alessio nabarmentzen da, Stefano Landiren musikarekin estreinatua Barberini Jauregian 1632ko otsailak 18an. Bere libretoetako batzuk egile espainiarren lan dramatikoetan oinarritu ziren, Le armi e gli amori (1656, Mazzaroliren musikarekin) kasu, Juan Pérez de Montalbánen drama batean oinarritua dagoena, eta La comica del cielo (1668, Abbatiniren musikarekin) zenbait egileren dramatan oinarritua, egile horien artean Juan Vélez de Guevara dagoelarik.
Rospigliosiri ematen zaio italiar operan zenbait ohitura espainiar sartzearen ardura, dramak hiru ekitalditan banatzea, istorio konplexuen garapena (aristotelestar ekintza batasuna errespetatzen ez dutenak) eta pertsonaia serio eta komikoen konbinaketa kasu.
1644ko martxoak 29an Tarsoko gotzain titular izendatua izan zen Vatikanoko Basilika Patriarkaleko Pio V.aren kaperan. Horren segidan Espainian nuntzio izendatua izan zen, kargu horretan bederatzi urte eman zituelarik. 1653an Erromara itzuli ondoren, bizitza erretiratu bat izan zuen, soilik Kolegio Kardenalizio Sakratuak hiriko gobernari izendatu izanagatik etena 1655eko egoitza bakantean. Urte honetan, Alexandro VII.a aita santu berriak Estatu Idazkari izendatu zuen, kargu horretan hamabi urte eman zituelarik, bera aita santu aukeratua izan zen arte.
S. Sixto tituluko kardinal presbitero izendatua izan zen 1653ko apirilak 23an.
Alexandro VII.a hil ondoren ospatu zen konklabean aita santu aukeratua izan zen. 1667ko ekainak 20 zen. Sei egun beranduago S. Nicola in Carcere Tullianoko protodiakonoa zen Rinaldo d'Este kardenalak Vatikanoko Basilika Patriarkalean koroatu zuen.
Ez zen ezer handi edo bikainik gertatu Klemente IX.aren agintaldi laburrean erromatar egoitza eta Corneill Jansenen idazkunak salatzeari uko egiten zieten eliza galikanoko prelatuen arteko tirabiren denbora baterako egokitzetik haratago.
Bitartekari bat izan zen Akisgraneko bakean zehar, Frantziak eta Espainiak French Comtérengatik izan zuten gerrari amaiera eman ziona (1668).
Klemente IX.aren agintaldian Gianlorenzo Berninik Erromako San Petri plazako zutabedia eraikitzen amaitu zuen. Hiriko lehen opera antzokia ere eraikiarazi zuen, eta berau 1668ko ihauteri jaietan inauguratzeko kapera sixtinoko koru maisua zen Antonio Maria Abbatiniri La Baltasara drama erlijiosoaren musika enkargatu zion, aita santuak berak libreki itzuli zuena gaztelaniatik italierara. Ikuskizunaren zuzendaritzaren ardura ere Berniniri eman zitzaion.
Bere aitasantualdi laburrean hamabi kardenal sortu zituen hiru udaletan, horietatik azkena (izendatutako zazpi kardenalekin) hil baino zazpi egun lehenago. Hain zuzen ere, bapatean oso larriki gaixotu zen Kretako Kandia gotorleku veneziarra turkiarren aurka erori zela jakin ondoren.
Bere agintaldian Klemente IX.ak Maria Magdalena de Pazzi (1669) eta Pedro de Alcántara (1669) kanonizatu zituen.
Klemente IX.a Erroman hil zen 1669ko abenduak 9an. Liberiar Basilika Patriarkaleko (Andre Maria Nagusiaren Basilika) lurrean lurperatua izan zen, Clementis IX Ceneres (Klemente IX.aren errautsak) baino jartzen ez zuen epitafio soila baino ez zuen hilobi batean. Bere oinordekoa izan zen Klemente IX.ak basilika berean bere omenezko zenotafio bikain bat eraikitzea agindu zuen.
San Malakiasen profeziek aita santu honi Sidus olorum (beltxargen izarra) bezala erreferentzia egiten diote, itxuraz Stellata ibaitik gertu jaio izanari (stellak izarra esan nahi du latinez) eta aita santu bezala aukeratu zuen konklabean Vatikanoko Beltxargen Ganbera okupatu izanari erreferentzia egiten dion aipamena.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.