Kieveko gudua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kieveko gudua 2022ko otsailaren 25ean hasi zen gudu militar bat da, Kieveko erasoaldiaren parte den Ukrainako 2022ko inbasioaren zati gisa, Ukrainako hiriburua den Kiev hiriaren kontrola helburu zuena, Errusiako Indar Armatuek zein Ukrainakoek parte hartutakoa. Guduak 2022ko otsailaren 25etik apirilaren 2ra iraun zuen eta errusiar indarren erretiratzearekin amaitu zen.
Kieveko gudua | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
Goialdean: Kieveko telebista-dorrearen bonbardaketa, 2022ko martxoaren 1ean. Behealdean: Kiev-inguruko egoera, apirilaren 2rako. | |||
Data | 2022ko otsailak 25 – martxoak 31 | ||
Lekua | Kiev (Ukraina) | ||
Koordenatuak | 50°27′00″N 30°31′25″E | ||
Egoera | Ukrainak irabazi[7]
| ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
| |||
Ukrainaren arabera: 89–>264 zibil hil;[44][45] 241 zibil zauritu[42] Ukrainaren arabera (mar. 9rako): ~2 milioi zibil ebakuatu[46] |
Hasiera batean, errusiar indarrek Kievetik iparraldera eta mendebaldera giltzarri ziren zonaldeak bereganatu zituzten, hiriaren berehalako erorketari buruzko nazioarteko espekulazioa eragin zuena. Hala ere, ukrainarren erresistentzia gogorrak errusiar momentuma murriztu zuen. Gainera, Errusiaren logistika txarrak zein erabaki taktiko okerrek setio-ahaleginak zapuzten lagundu zieten ukrainar defendatzaileei. Hilabeteko borroka luzeen ondoren, Ukrainako indarrek kontraeraso arrakastatsuak antolatu zituzten. Errusiarrak martxoaren 29an hasi ziren erretiratzen; hala, apirilaren 2rako, Ukrainako agintariek adierazi zuten Kiev eta bere inguruko oblasta berriro ere erabateko ukrainarren kontrolpean zeudela. Ondorioz, Errusiaren inbasio-zeharreko porrot handienatzat hartzen da, hiri-kontrola inbasioaren helburu nagusietako bat den heinean.[47]