From Wikipedia, the free encyclopedia
Wagner Taldea (errusieraz: Группа Вагнера, itz. Gruppa Vagnera), ofizialki PMC Wagner izenaz ezaguna (errusieraz: ЧВК «Вагнер», itz. ChVK «Vagner») (lit., Wagner Enpresa Militar Pribatua), erakunde paramilitar errusiarra da.[1] Vladimir Putinen errusiar presidentearen aliatu ohi hurbila den Jevgeni Prigozhin buru den konpainia militar pribatu (ingelesez, PMC), mertzenario-sare edo armada pribatu gisa ikusi ohi da.[1][2] Errusian, legez-kanpo lan egiten du taldeak, ofizialki debekatuta baitaude enpresa militar pribatuak.[2][3][4] Errusiako interesen alde lan egiten duenez, Errusiako Defentsa Ministerioaren ekipoak jasotzen ditu, bai eta Defentsa Ministerioaren instalazioak erabiltzen ditu prestakuntzarako. Wagner Taldea Defentsa Ministerioaren edo Errusiako Inteligentzia Militarreko Agentziaren (GRU) mende dagoela esaten da, de facto.[5] Wagner taldea bera ideologikoki bultzatuta ez dagoen arren, Wagnerren zenbait elementu neonazismoarekin eta eskuin muturreko estremismoarekin lotu dira.[1][6][7][8][9]
Wagner Taldea | |
---|---|
"Odola, Ohorea, Sorterria, Kemena" (errusieraz: Кровь, честь, родина, отвага) | |
Datuak | |
Mota | private military company (en) , Paramilitarra, erakunde armatua, erakunde kriminala eta erakunde terrorista |
Herrialdea | Errusia |
Kokapen politikoa | Eskuin-mutur |
Agintea | |
Lehendakaria | Dmitri Utkin, Andrei Troxev, Jevgeni Prigozhin eta Pavel Prigozhin |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2014ko maiatzaren 1a |
Sortzailea |
Aski defendatzen da Errusiako Gobernuak Wagner Taldea erabil dezakeela Errusiaren atzerriko esku-hartzeen benetako biktimak eta finantza-kostuak ezkutatzeko.[10] Taldea gailurrera iritsi zen Ukrainako Donbasseko Gerran, non Donetsk eta Luhanskeko HE autoaitortuetako indar separatista proerrusiarrei lagundu baitzien 2014tik 2015era.[1] Jakina denez, kontratistek hainbat gatazkatan parte hartu dute mundu osoan; besteak beste, Siriako, Libiako, Afrika Erdiko Errepublikako eta Maliko gerra zibiletan –sarritan, Errusiako Gobernuarekin bat egiten duten indarren alde borrokatuz–.[1] Wagnerren aktibistek gerra-krimenak egin dituzte, taldea zabaldurik dauden eremuetan.[1][11][12] Akusazioen artean zibil-bortxaketa eta lapurreta aipatzen dira, bai eta akusatutako desertoreen tortura ere.[13][14][15]
Wagnerrek zeregin garrantzitsua izan du Ukrainaren inbasio errusiarrean, non, jakina denez, Ukrainako liderrak hiltzeko lan egin duen, besteak beste. Horretarako, Errusiako presoak errekrutatu ditu, lehen lerroko borrokarako.[16][17][18] 2022ko abenduan, John Kirbyk, komunikazio estrategikoetarako Estatu Batuetako Segurtasun Kontseilu Nazionalaren koordinatzaileak, adierazi zuen Wagnerrek 50,000 borrokalari dituela Ukrainan, 10,000 kontratista eta 40,000 kondenatu barne.[19] Beste batzuen arabera 20,000 preso baino gehiago dituzte; hala, Ukrainan 20,000 indar dituela kalkulatzen da.[20][21] 2023an, Errusiak borroka-beteranoaren estatusa eman zien inbasioan parte hartu zuten Wagnerren kontratistei.[22]
Wagner Taldearekiko loturak ukatu ondoren, Jevgeni Prigozhinek, Putinekin lotura estuak dituen enpresaburuak, talde paramilitarra sortu zuela aitortu zuen 2022ko irailean; zehazki, hau adierazi zuen: "harro nago bere herrialdearen interesak babesteko duen eskubidea defendatu ahal izateaz".[23][24] 2023ko ekainaren 23an, Prigozhinek matxinada bat egin zuen buruzagi errusiarren aurka, errusiar tropei beren gizonak erasotzea leporatu ondoren.[25] Wagnerren unitateak Ukrainatik atera eta Rostov-on-Don-era eraman zituzten Rostov Oblasten (Errusia), Prigozhinek eginiko hasiera-komunikazioen arabera.[26][27]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.