Kerry GAA
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kerry GAA edota Kerry County Board of the Gaelic Athletic Association (irlanderaz Cumann Lúthchleas Gael Chontae Chiarraí) Irlandako hego-mendebaldean dagoen Munster probintzian kokatuko Kerry konderriko gaeldar jokoetako talde bat da. Taldearen koloreak orlegia eta urre koloreak dira, konderriaren kolore ofizialak hain zuzen ere, kolore hauek Kerry konderriko edozein udalerri, herrixka, tarbenetan edota taldearen partidetara joan ohi diren zaletuen jantzietan ikus daitezkelarik.
Izen osoa | Cumann Lúthchleas Gael Chontae Chiarraí | ||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ezizena(k) | The Kingdom ("Erresuma") The Green and Gold ("Berde-Urrea") | ||||||||||||||||
Hiria | ![]() ![]() | ||||||||||||||||
Sorrera | 1902 | ||||||||||||||||
Kirol zelaia | Fitzgerald Stadium, Killarney Austin Stack Park, Tralee | ||||||||||||||||
2017 | Futbol: Txapelduna Hurling: 1B mailan, 5.a | ||||||||||||||||
Webgunea | http://www.kerrygaa.ie/ | ||||||||||||||||
| |||||||||||||||||
Irlandan zerbaitegatik oso ezaguna bada gizonezkoen futbol gaeliko taldearengatik da. Historia osoan Irlandako Futbol Gaeliko Liga Nazioneko txapelketa gehien irabazi dituen talde baita, denera 19, 4etan txapeldunordea ere izan delarik. Hurling taldea ere badu, baina ez du hainbesteko arrakastarik izan, lorturiko garaipen bakarra 1891eko All-Ireland Senior Hurling Championship baita.
Elkarte Atletiko Gaelikoaren barnean dagoen Kerryko kirol saila 1888an sortu zen.