From Wikipedia, the free encyclopedia
Katsuogi (japonieraz: 鰹木, 堅魚木, 勝男木, 葛緒木 ) zurezko ohol zati laburrak dira, teilatuetako gailurretan habearekiko perpendikularrean jarrita. Batez ere xintoismoaren tenpluetako teilatuetan izaten dira.
Katsuogiren jatorrizko helburua ez da argia. Teoria baten arabera, zurezko zati horiek, hasiera batean egitura primitiboen teilatuko estalkiaren lastoa ainguratzeko erabiltzen ziren. [2] Eraikuntza-teknikak hobetu ahala, haien beharra desagertu eta apaingarri modura mantendu ziren. Jōmon Aroan (250-538 urteen bitartean) elementu hauen erabilera ondo dokumentatuta dago, izan ere, garai horretako aztarna ugari daude. [3]
Katsuogia zur zati labur eta borobila izan ohi da. Nahiz eta gehienak borobilak izan, karratu- edo diamante-formadunak ere erabili izan dira noiz behinka. Batzuen muturra kono itxura dute. Katsuogi apainduenak, urrez edo brontzez estaliak daude eta Kamon ikurra eraman ohi dute.
Teilatu jakin batek izan ditzaken katsuogi kopurua aldakorra da, baina, oro har, teilatuko alde bakoitzean gutxienez pare bat izaten da, nahiz eta jatorriz, eraikin primitiboek katsuogi kopuru gehiago izaten zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.