From Wikipedia, the free encyclopedia
Kapoia[1] lau hilabete inguruko adinean zikiratutako oilarra da, gizentze-prozesua hasi aurretik. Horrela, landako oilarrek baino tamaina eta pisu handiagoa lortzen da, eta haien haragia finagoa da.
Kapoi | |
---|---|
oilasko eta castrated creature (en) | |
Tradizionalki, zikiratze-prozesua eskuz egiten zuten, eta, prozesu horretan zehar, gandorra ere mozten zitzaion. Zikiratutakoan, gizentze-prozesua hasten zen (gainelikadura) hiru kilo edo hiru kilo eta erdiko pisura iritsi arte, eta orduan hiltzen zuten.
Kapoi-haragia oso bereizgarria da, eta koipe asko dago tartean, beraz, haragi samurra, zaporetsua eta usaintsua da, betegarria eta errea prestatzeko oso egokia. Kapoia prestatzeko moduak desberdinak dira, baina ezagunenak kapoi egosia edo haragi xehatu eta hestebetez betetako oilaskoa dira.
Espainiako gastronomian Gabonetako plater tipikoetako bat da. Galizian Vilalbakoa ospetsua da eta, Gaztela eta Leonen, Palentziako Dueñas herriko Cascajares kapoiak, jada prestatuta eta foie, albertxiko eta pinaziz beteak. Katalunian ere Gabonetako platera da eta kapoiak Gabonetako Azoketan saltzen dituzte. Frantzian Gers eta Jura aldean tipikoak dira eta iparraldeko Italian Gabonetan ere jaten dituzte.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.