From Wikipedia, the free encyclopedia
Kama (japonieraz: 鎌 edo かま ) Japoniako nekazaritza tresna tradizionala da, igitaiaren antzekoa. Uzta biltzeko, eta arma gisa ere, erabiltzen da. Sarritan sartzen da arte martzialen armak erabiltzen entrenatzeko segmentuetan.
Batzuetan, kai edo “kai bikoitza” deitzen zaio, Kata erakustaldietarako nahita kamustutako ahoz egindako kamei kata kai esaten zaie.
Arma inprobisatu gisa erabiltzen hasi baino lehen, kama oso erabilia izan zen Asia osoan laboreak mozteko, gehienbat arroza. Hego-ekialdeko Asian era askotako kumak aurki daitezke[1] eta guztiz ohikoak dira Malaysia, Indonesia eta Filipinetako arte martzialetan. Eremu horietako batetik edo bietatik, kama Okinawara eraman eta Okinawako arte martzialetan sartu zen, lehenengo tean (eskua) eta geroago karatean (esku hutsa). Hortik kyoketsu-shogea eta kusarigama ere, sortu ziren.
Ellis Amdur-k bere Old School: Essays on Japanese Martial Traditions liburuan kritikatzen du kama baserritarren igitaietatik sortua izatearen teoria. Hala ere, kamayari (igitai-lantza) bezalako igitai-itxurako armak baziren Kamakura Aroko garaietatik aurrera.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.