Kalidon greziar mitologian, Etolo eta Pronoeren semea da eta Eoliarekin ezkonduta zegoen. Honekin, bi alaba izan zituen, Epikasta eta Protogenia izenekoak. Bere izenetik dator Kalidon edo Kalidonia herria, Korintoko golkoaren iparraldean zegoena.

Datu azkarrak Ezaugarriak ...
Kalidon
Thumb
Ezaugarriak
Itxi

Kalidon hiriko gobernarien artean, Eneo eta Diomedes daude. Lehenak, Artemisa jainkosarentzako ofrenda errituak egitea ahaztu zuen, eta, horregatik, jainkosak, mendeku bezala, hirira, herrialde osoa suntsitu zuen basurde bat bidali zuen. Meleagrok, erregearen semeak, beste heroi batzuekin batera, basurdea hiltzea lortu zuen.

Hiriak, tenplu garrantzitsu bat zuen, Lafria bezala ezaguna, Apolo eta Artemisa jainkoen omenezkoa.

K.a. 31. urtean, Augusto erromatar enperadoreak, bertako biztanleria Nikopolisera mugitzen du, Aktiumeko guduan lortutako garaipena ospatzeko sortu zuena. Erromatarrek, Kalidongo altxorrak Patras greziar herrira eraman zituzten.

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.