Nikopolis
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.
Nikopolis Epirokoa, Aktia Nikopolis edo Nikopolis ad Aktium (antzinako grezieraz Νικόπολις, Nikopolis, literalki, "garaipenaren hiria"), Augustok, K. a. 31n Aktiumeko guduan Marko Antonioren aurka lortutako garaipena ospatzeko Anbraziako golkoaren sarreran sortutako hiri greziar bat zen. Hiria, Anbraziako golkoa Itsaso Jonikotik banatzen duen penintsularen istmoan ezarri zen, Aktiumeko harkaitzaren kontrako aldean eta egungo Preveza hiritik 6 kilometro inguru iparraldera.
Aktiumeko gudua bera, nahiko nahaspilatsua izan den arren, eta Marko Antonio eta Kleopatrak ihes egin arte Augustoren garaipen bihurtu ez zen arren, honek, handik gutxira enperadore izango zenari, erromatar munduko jabe bakarra izatea ahalbidetu zion.
Arrazoi honegatik ospatu zuen bere garaipena ospakizun berezi handi batzuekin, Erromara itzuli zenean, eta, tokian bertan, itsas guduaren oroitzapenaren betirakotzen hasi zen, gudua gertatu zen tokian altxatutako garaikur eta monumentu batzuen bidez, edo, hobe esanda, itsas gudu bat izan zenez, gudan zebiltzan lurreko armadak zituzten gotorlekuetan. Bere egoitza nagusiaren tokian bertan, egungo Smyrtoula hiritik iparraldera dagoen muino batean, Apoloren omenezko santutegi bat eraikiarazi zuen, bere jainko zaintzailetzat hartua, eta beste bi jainkori, Neptuno eta Marteri, garaikurrak eman zizkien ofrenda bezala, garaipenean izan zuten partehartzeagatik.
Santutegitik hegoaldera, hiri berri bat ezarri zen, Nikopolis bezala bataiatua, "garaipenaren hiria", honela, Alexandro Handiaren garairaino jotzen zuen tradizio bat berrabiaraziz, Ponpeiok berrikiago hartua, Armenia txikian, K. a. 60an, Nikopolis izeneko beste hiri bat sortu zuena. Sinbolismo politikotik haratago, sorrera, xede argi batzuekin egin zen: tokiko erromatar domeinua ziurtatzea, eta, aldi berean, berrantolatu eta berbiziaraztea, Hirugarren Gerra Mazedoniarrean Luzio Emilio Pauloren esku suntsitua izan ondoren, oraindik ez baitzen erabat sendatu. Mediterraneoko itsas ibilbideetan estrategikoki kokatutako toki honetan merkataritza eta portu gune garrantzitsu bat ezarri zen. Hiriburu erlijioso bat ere eraiki nahi zuten, baita ordena inperial berriko tokirik garrantzitsuenetako bat izatea eta jainkotutako Augustoren gurtza gune izatea ere.