From Wikipedia, the free encyclopedia
Kālī (sanskritoz: काली, kɑːliː; bengaleraz: কালী; punjaberaz: ਕਾਲੀ; tamileraz: காளி; teluguz: కాళికాదేవి) edo Kālikā (sanskritoz: कालिका; bengaleraz: কালিকা) betiereko energiaren hinduen jainkosa da. Bere izena kāla hitzetik dator, beltza, denbora edo heriotza esan nahi duena. Shivak Kāla edo betiereko denbora izena duenez, Kālī bere emazteak heriotza izena du. Beraz, denbora eta aldaketaren jainkosa da. Nahiz eta batzuetan bortitz eta iluntzat jotzen duten, Shakta kosmologietan eta sinesmen tantrikoetan berrerosle eta ama jainkosatzat jotzen dute[1]
Normalean Shivaren emazte moduan irudikatua, sarritan Durga, Bhadrakali, Sati, Rudrani, Parvati edo Chamunda jainkosekin lotuta agertzen da. Dasa Mahavidyas edo hamar jainkosa tantrikoen artean garrantzitsuena da[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.