Kagoshima (prefektura)
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kagoshima prefektura (japonieraz: 鹿児島県 Kagoshima-ken ) Japoniako Kyushu uhartearen hegoaldea eta Amami uharteak (Ryukyu) hartzen dituen prefektura bat da. Hiriburua Kagoshima hiria da.
Kagoshima prefektura 鹿児島県 | |||
---|---|---|---|
Japonia | |||
Ereserkia | |||
Kagoshima Kenmin no Uta (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Japonia | ||
ISO 3166-2 | JP-46 | ||
Hiriburua | Kagoshima | ||
governor of Kagoshima Prefecture (en) | Kōichi Shiota (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 31°33′36″N 130°33′29″E | ||
Azalera | 9,188,67 km² | ||
Mugakideak | Miyazaki, Kumamoto eta Okinawa | ||
Punturik altuena | Mount Miyanoura (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.586.435 (2021eko martxoaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | 186,90 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Kyushu | ||
Uhartea | Kyushu | ||
Ordu eremua | Japan Standard Time (en) | ||
Matrikula | 鹿児島 eta 奄美 | ||
pref.kagoshima.jp |
Kagoshima prefektura antzinako Ōsumi eta Satsuma probintzie dagokie, Ryukyu uharteen iparraldea barne. Kagoshima hiria itsas armadaren base garrantzitsua izan zen Japoniaren XX. mendeko gerretan.
Kagoshima prefektura Kyushuko hego-mendebaldean dago, Kagoshimako Badia inguratuz, eta barne hartzen du hego-mendebalderantz luzatzen den ehun bat kilometroko uharte-kate bat ere. Haietatik garrantsitsuenak Amami uharteak dira.
Prefekturak 2.632 km-ko kostaldea du (28 uharteen kostaldea barne). Mendebaldetik Itsaso Horiak inguratzen du; hegoaldean, Okinawa prefektura du mugakide, Kumamoto iparraldean, eta Miyazaki ekialdean. Badia bat du, Kagoshimako badia, Satsuma eta Ōsumi penintsulen artean.
Zenbait sumendi daude lurraldean; nagusia Sakurajima da, Japoniako sumendirik aktiboenetako bat.
Lurraldearen % 9 natura-parke gisa babestuta dago. Aipagarriak dira Kirishima-Yaku eta Unzen-Amakusa parke nazionalak. Yakushima uhartea, Kyushutik 61 kilometro hegoaldera dagoena, Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1993an.
Nekazaritzak tradizio handia du (te berdea, batata, arroza...).
Japoniako Esplorazio Aeroespazialeko Agentziak zenbait instalazio ditu prefekturan, hala nola Tanegashimako espazioratzeko basea, Japoniako nagusia, eta Uchinoura zentro espaziala.
Hiri handienak:
Hiri guztiak:
|
|
|
|
Hauek dira Kagoshima prefekturak dituen hiri eta eskualde senidetuak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.