From Wikipedia, the free encyclopedia
KV57 hilobia, Erregeen Haranean kokatua, Horemheben lurperaketarako erabili zen, Egiptoko XVIII. dinastiako azken faraoia izan zena.
KV57 | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | Luxor Governorate |
Hiria | Luxor |
Koordenatuak | 25°45′00″N 32°36′51″E |
Erabiltzailea | Horemheb |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 127,88 () m |
Azalera | 472,61 m² |
Hilobia, Edward Ayrtonek aurkitu zuen, Theodore Davisentzako lanean ari zena, 1908ko otsailean. Haraneko lurpean duen kokapenagatik, hilobia, Niloren uholdeetakoren batek eragindako luizien ondorioz hondakinez betea zegoen.
Hilobi hau, XVIII. dinastiako beste errege hilobi batzuekiko ezberdina da. Eraikuntza ezberdinekoa, baxuerliebeak ditu margoen ordez, hormetan, historian lehen aldiz agertzen diren Ateen Liburuko gertakariekin. Apaindura amaitu gabe dago, Horemheben erregealdia, hogei urte baino gehiagokoa izan zen arren.
KV57a, uadiaren mendebaldeko adarrean dago, KV35etik gertu, muino baten azpian, eta KV8 eta KV9 hilobiekin gurutzatzen da. Eskailera bat eta hiru korridoreren bidez, aurreganbera eta ganbera hipostilo batetara iristen da. Alboko pasabide batek eta maldan dauden beste bik, beste bi gelatara daroate, horietako bigarrena, hil ganbera, zenbait alboko konpartimendu dituena. Bere planoa, XVIII. dinastiako hilobien artean, ardatz okertukoak direnak, eta XX. dinastiakoen arteko trantsizio bat da, azken hauek, erabat zuzenak.
Jainko ezberdinen irudikapenez apaindua dago, Horemheb bera euren artean dagoelarik, baita Ateen Liburuko gertakariekin ere.
Erregearen sarkofagoa, kuartzita gorri landuzkoa da, eta bere estalkia apurtua aurkitu zen. Egiptoko XXI. dinastiako zenbait lurperaketen hezur eta hondarrak zituen, eta zaila da Horemhebenak zeintzuk diren jakitea.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.