margolari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Jules Joseph Lefebvre (Tournan-en-Brie, 1834ko martxoaren 14a - Paris, 1912ko otsailaren 24a)[1] Frantziako margolari akademizista izan zen. École des beaux-arts eta Académie Julian erakundetan irakasle, bere espezialitate nagusia emakume biluziak margotzea izan zen. Léon Cogniet margolariaren ikaslea izan zen.[2]
Jules Joseph Lefebvre | |
---|---|
Paul Boyerren argazki erretratua (1900). (1900) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jules Joseph Lefebvre |
Jaiotza | Tournan-en-Brie, 1834ko martxoaren 14a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | rue La Bruyère (en) eta Paris, 1912ko otsailaren 24a (77 urte) |
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala (1852 - 1861) French Academy in Rome (en) (1862 - 1866) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Léon Cogniet Jean Francis Auburtin |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Paris |
Enplegatzailea(k) | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arte Ederren Akademia (Frantzia) |
Mugimendua | Akademizismoa |
Genero artistikoa | erretratua margolaritza historikoa biluzia |
Lefevre 1852an Arte Ederren Eskolan sartu zen, urtero 1000 franko beka batekin ikasketak egiten jarraitzeko. Léon Cogniet-en ikaslea izan zen. 1855ean Parisko Saloian parte hartu zuen lehen aldiz, eta, handik aurrera urtero hartu zuen parte; 1898ra arte hirurogeita hamabi erretratu aurkeztu zituen. 1861ean Erromako saria irabazi zuen Priamoren heriotza lanarekin. Erromako egonaldian Italiako maisu handiak ezagutu zituen. Garai horretan, emakumezkoen biluziekiko erretratuen zaletasuna areagotu zen artistarengan; lehenengoa 1863an margotu zuen. Urte horretan bertan, gurasoen eta arrebaren heriotzek depresio larri batean murgildu zuten. Behin depresioa gaindituta, Parisera itzuli zen, orduan artearen beste ikuspegi berri batekin.
Erretratugile ospetsua, bere La Vérité (Orsay museoa) margolanak ospe handia eman zion. 1870ean Ohorezko Legioaren zaldun izendatu zuten eta Académie Julian erakundeko irakasle izendatu zuten; ikastegi horren ezaugarria bi sexue artistak biltzea zen. 1878an eta 1886an Paris Erakusketan dominak lortu zituen eta 1891an Arte Ederretako Akademiako kide hautatu zuten. Azkenean, 1898an Ohorezko Legioaren komandante mailara igo zuten.
Pintura erotikoaren generoan William-Adolphe Bouguereau margolariarekin norgehiagoka ibili zen. Lefebreren lanak museo askotan ikus daitezke. Haren lanen artean hauek aipa daitezke:
Irakasle gisa ikasle eta jarraitzaile asko izan zuen: William Hart eskoziarra, Childe Hassam, Frank Weston Benson, Edmund Charles Tarbell eta John Noble Barlow estatubatuarrak, Georges Rochegrosse, Henri-Lucien Doucet, Gaston Darbour, Adolphe Déchenaud, Camille Bourget eta Marie Antoinette Marcotte frantziarrak, Paul Landowski eskultore frantziarra, Gustave Brisgand, Marie Bermond eta Fernand Khnopff erretratugileak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.