aktorea, ekoizlea eta zuzendaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Judith Malina (Kiel, Alemania, 1926ko ekainaren 4a - Englewood, AEB, 2015eko apirilaren 10a) aktore, ekoizle eta zuzendari estatubatuarra izan zen. The Living Theatre enpresa sortu zuen Julian Beckekin batera.
Judith Malina | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kiel, 1926ko ekainaren 4a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Weimarko Errepublika |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Englewood (New Jersey), 2015eko apirilaren 10a (88 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumopatia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Julian Beck (1948 - 1985) Hanon Reznikov (1988 - 2008) |
Hezkuntza | |
Heziketa | New School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa italiera alemana portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea, antzerki aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, antzerki zuzendaria, poeta, aktorea, abeslaria, errealizadorea, prosalaria eta film-zuzendaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
| |
Familia judu batean jaio zen Kielen (Alemania): ama aktorea zen, Rosel Zamora eta aita Max Malina errabinoa. 1929an, hiru urte zituela, familiak New Yorkera emigratu zuen.[1]
Oso gaztetatik ekin zion lanari. 1945ean New School for Social Research-en sartu zen, Erwin Piscator zuzendari eta antzerki-ekoizle alemanarekin ikasteko. Bertolt Brechtekin batera, antzerki epikoaren adierazle garrantzitsuenetako bat izan zen. Piscatorrekin Brecht eta Meyerholderrengana hurbildu zen.
1943an Julian Beck ezagutu zuen eta elkarrekin antzerki esperimental baten ideia garatu zuten Broadwaytik kanpo. 1947an, New Yorken, The Living Theatre sortu zuten, anarkismoaren, antzerki politikoak eta bakezaletasunak markatutako antzerki-taldea, eszenaren eta bizitzaren arteko fusioarekin.[2]
Antzerkiak zalantzan jartzen zuen artearen eta kultura menderatzailearen arteko harremana, botere-egiturak mantentzeko. Antzezpen bakoitzean jendearekiko erabateko integraziotik abiatuta eraikitzen zen, antzerki bizia bilatzen baitzuten.[3]
1951n beren apartamentuan estreinatu zuten lehen lana. 1963an antzerkia ixtera behartu zituzten, gerora faltsuak izan ziren arazo fiskalen salaketengatik. Bost urteko kartzelaratze aginduagatik, Estatu Batuetatik ateratzea erabaki zuten, eta 1964tik 1968ra, taldea Europara erbesteratu zen, hainbat herrialdetako gizon-emakumeen talde nomada bihurtuz.[2]
1968an Paradise Now lan berria aurkezteko itzuli zen AEBra.
1969an, taldea banatu egin zen: talde batek Londresen lan egin zuen, beste batek Indiara bidaiatu zuen eta hirugarrena, Judith Malinarena, Brasilera joan zen 1971n. Bertan senarra eta biak gobernu militarrak bi hilabetez kartzelaratu zituen. Judith Malinak bere egunkaria idatzi zuen.[3]
1986an Cooper Unioneko Great Hall-en estreinatu zen, berak zuzendutako ikuskizun batekin.[4][5]
2015eko apirilaren 10ean hil zen, 88 urte zituela.
1943an ezagutu zuen bere senarra, Julian Beck, eta harekin egon zen ezkonduta 1948 eta 1985 artean, eta bi seme-alaba izan zituen. 1988an Hanon Reznikovekin (2008an hil zen) ezkondu zen.[6][7]
Judith Malinaren egunkariak
Judith Malinaren poesia-liburuak
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.