Juantxo Koka
esku huskako pilotaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Juan de la Coca Perez, pilota arloan Juantxo Koka izen-deiturez ezaguna (Altza, Donostia, Gipuzkoa, 1973ko martxoaren 18a) esku huskako pilotari profesional ohia da, 2003ko txapelduna izan zen Binakako Txapelketa Nagusian, Ruben Beloki lagun zuela.[1]
Informazio gehiago Koka, Pilotaria ...
Koka | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Juan de la Coca Perez | |||
Jaiotza data: | 1973ko martxoaren 18a (50 urte) | |||
Jaioterria: | Altza, Donostia (Gipuzkoa) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Postua: | Aurrelaria | |||
Altuera: | 1,86 m | |||
Pisua: | 90 kg | |||
Debutatze data: | 1993ko martxoaren 7a | |||
Debutatze pilotalekua: | Astelena pilotalekua |
Itxi
- Artikulu hau pilotariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Koka (argipena)».
Aurrelari jokatzen zuen. Estatistika ofizialetan jasota dagoenez, 1,86 metro luze da, eta 90 kilo pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 1993ko martxoaren 7an jokatu zuen, Eibarko Astelena pilotalekuan. 1997an bigarren mailako buruz buruko txapela irabazi zuen. Garaipenik handiena 2003an lortu zuen, Ruben Beloki lagun zuela Binakako Txapelketa Nagusia irabazi baitzuen. 2009an Asegarce enpresak ez zion kontratua berritu, eta Garfek fitxatu zuen.[2]