euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Juan Inazio Hartsuaga Uranga (Tolosa, Gipuzkoa, 1957ko urriaren 27a) euskal idazlea da. Enpresa Zientziak ikasi zituen Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, Euskal Filologiaren lehen bi urteak eta Linguistika eta Antropologia Parisko École des hautes études en sciences sociales ikastetxean, Jose Migel Barandiaranen aholkuari jarraituz. Euskararen orainaz eta geroaz kezkatuta, bere gradu tesina egin zuen: Euskara zabaltzeko marketin plangintza, enpresaren ikuspuntutik. Mitologiaren inguruan zenbait liburu eta dozenaka artikulu idatzi ditu, haien artean Euskal Mitologia Konparatua: Jentilen akabera (Gaiak, 2004). Alor honetan doktoretza tesia egin zuen, mitologiaren ahozko transmisioa aztertuta.[1]
Juan Inazio Hartsuaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1957ko urriaren 27a (66 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.