![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a0/Juan_ignacio_perez_iglesias.jpg/640px-Juan_ignacio_perez_iglesias.jpg&w=640&q=50)
Juan Ignacio Pérez Iglesias
zientzia dibulgatzailea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Juan Ignacio Pérez Iglesias (Salamanca, Espainia, 1960) 1986tik biologian doktorea da, fisiologian katedraduna eta 2004etik 2009ra bitarte Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea. Aurretik ere Pello Salabururekin euskara errektoreorde izan zen. Kultura Zientifikoa katedraren arduraduna da, non zientzia dibulgatzeko lau blog sortu dituzten (Zientzia Kaiera, Cuaderno de Cultura Científica, Mujeres con ciencia eta Mapping Ignorance) 2010etik[1]. 2008ko maiatzaren 22an unibertsitateko hauteskundeak galdu zituen hautagai bakarra izanda ere. Arautegiak garai hartan exijitzen zituen boto kopurua lortu ez zituelako[2]. Geroago arautegia aldatu zen horrelakorik ez errepikatzeko.
Juan Ignacio Pérez Iglesias | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
2004 - 2009 ← Manuel Montero García - Iñaki Goirizelaia → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Ignacio Pérez Iglesias | ||
Jaiotza | Salamanca, 1960 (63/64 urte) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | biologoa, unibertsitateko irakaslea eta fisiologoa | ||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | |||
juanignacioperez.net | |||
![]() ![]() ![]() |
Ikerkuntzari dagokionez, itsas animalien fisiologian garatu du bere ikerketa jarduna, hainbat ikerketa proiektutan parte hartu duela.
Leioako Zientzia Fakultatean ikasi zuen biologia. Doktorego-tesian molusku bibalbioak aztertu zituen, ea zelan erabiltzen duten energia, hazteko edota ugaltzeko.[3][4] Unibertsitatean egindako lanarekin batera, bere zientzia-dibulgazioan egindako lana goraipatu egin da.[5]