zientzia dibulgatzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Juan Ignacio Pérez Iglesias (Salamanca, Espainia, 1960) 1986tik biologian doktorea da, fisiologian katedraduna eta 2004etik 2009ra bitarte Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea. 2024az geroztik Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua da.[1][2]
Juan Ignacio Pérez Iglesias | |||||
---|---|---|---|---|---|
2024 -
2004 - 2009 ← Manuel Montero García - Iñaki Goirizelaia → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Ignacio Pérez Iglesias | ||||
Jaiotza | Salamanca, 1960 (63/64 urte) | ||||
Herrialdea | Bizkaia | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | biologoa, unibertsitateko irakaslea eta fisiologoa | ||||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||
Jasotako sariak | |||||
juanignacioperez.net | |||||
Leioako Zientzia Fakultatean ikasi zuen biologia. Doktorego-tesian molusku bibalbioak aztertu zituen, ea zelan erabiltzen duten energia, hazteko edota ugaltzeko.[3][4] Unibertsitatean egindako lanarekin batera, bere zientzia-dibulgazioan egindako lana goraipatu egin da.[5]
Ikerkuntzari dagokionez, itsas animalien fisiologian garatu du bere ikerketa jarduna, hainbat ikerketa proiektutan parte hartu duela.
Kultura Zientifikoa katedraren arduraduna da, non zientzia dibulgatzeko lau blog sortu dituzten (Zientzia Kaiera, Cuaderno de Cultura Científica, Mujeres con ciencia eta Mapping Ignorance) 2010etik[6].
2004an errektorea izan baino lehen Pello Salabururekin euskara errektoreorde izan zen. 2008ko maiatzaren 22an berriro unibertsitateko errektorea izateko hauteskundeak galdu zituen hautagai bakarra izanda ere. Arautegiak garai hartan exijitzen zituen boto kopurua lortu ez zituelako[7]. Geroago arautegia aldatu zen horrelakorik ez errepikatzeko.
Pérez Iglesias aitzindarietako bat izan zen biologian euskarazko testu-liburuak eta materialak idazten. Udako Euskal Unibertsitateko Natur Zientziak saileko sortzaile eta dinamizatzaile nagusietako bat izan zen besteak beste hauekin: Jesus Mari Txurruka, Martxel Aizpurua, Kepa Altonaga, Jose Ramon Aihartza, Arturo Elosegi, Maider Etxaide, Ana Isabel Puente, Jaione Ezkurdia edo Koldo Núñez-Betelu. Anelidoak eta talde anelidianoak izeneko liburua argitaratu zuen 1982an Kepa Altonaga, Jon Benito Iza, eta Juan Carlos Odriozolarekin Udako Euskal Unibertsitatean.[9][10] Eta hurrengo urtean Moluskuak izeneko liburua Kepa Altonagarekin bakarrik. Azkenaldian Animalien aferak liburua argitaratu zuen 2011n Begoña Urrutiarekin UPV/EHUn.[11]
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak euskaraz idatzitako 30 lan baino gehiago azaltzen dira,[13] besteak beste 4 liburu eta 13 artikulu.
Goian aipatutako liburuaz gain Unibertsitateaz eta zientziari buruz beste liburu hauek idatzi ditu
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.