![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/05/HPIM8350.jpg/640px-HPIM8350.jpg&w=640&q=50)
EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitateko zentroa da eta Bizkaiko campusean dago, Leioa-Erandioko gunean. 1968. urtean hasi zuen bere ibilbidea Zientzia Fakultatea izenarekin, Justo Mañas Díaz Doktorea Irakaslearen eskutik. Hasiera batean, garai bateko Nautika Eskolan kokatuta zegoen, Deustuko zubiaren ondoan. Eta 1971-72 ikasturte hasieran, bere gaur egungo kokalekura, Leioa-Erandioko gunera, eraman zen.
Datu azkarrak Datuak, Mota ...
EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | fakultatea |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Honen parte | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Agintea | |
Zuzendaria | Fernando Plazaola Muguruza |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1971 |
webgune ofiziala |
Itxi
2019ko urtean zehar, ikastegiaren 50. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu zituen EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak.[1]
Fakultatea aitzindaria izan zen 1970eko hamarkadan euskara zientifikotzen eta zientzia euskaratzen. 50 urteko historian funtsezko urratsak eta ekimenak abiatu dira bertatik.[2][3]