politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
José Luis Arrese Magra (Bilbo, 1905eko apirilaren 14a – Corella, 1986ko apirilaren 6a[1]) bizkaitar arkitekto eta politikaria, Falange Españolaren kide eta nazionalkatolizismoaren ideologo nagusienetariko bat izan zena. 1956an frankismoaren iraunkortasun instituzionala bultzatzeko legeak proposatu zituen baina ezin izan zituen aurrera atera.
Málagako probintziako Gobernadore Zibila (1939); Mugimenduaren Ministro Idazkari Nagusia (1941-1945) eta (1956-1957) eta Etxebizitza Ministroa (1957-1960) izan zen.
Arkitekturan doktoretza lortu ondoren, politikan sartu eta Federación Española de Trabajadores eta Federación Patronal Católica sortu zituen. Falange Españolaren sorreran ere parte hartu zuen, María Teresa Sáenz de Heredia bere emaztea José Antonio Primo de Riveraren lehengusiña zelako[2].
Espainiako Gerra Zibila piztu zutenean Madrilen zegoen eta Norvegiako enbaxadan lortu zuen babesa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.