From Wikipedia, the free encyclopedia
Josef I.a Habsburgokoa[1] (Viena, 1678ko uztailaren 26a - Viena, 1711ko apirilaren 17a) 1705-1711 urteetan Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea, Austriako artxidukea eta Kroaziako zein Bohemiako erregea, 1690-1711 bitartean Alemaniako erregea (Erromatarren erregea) eta 1687-1711 bitartean Hungariako erregea izan zen.
Leopoldo I.a enperadorearen eta bere hirugarren emazte Eleonor Magdalena Neuburgekoaren semea zen. 1699an, Amalia Wilhelmina Braunschweig-Calenbergekoarekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten. 1705ean, Leopoldo I.a aitaren ondorengo enperadore-kargua hartu zuen.
Bere anaia Karlos artxidukeak Espainiako tronua lortzeko zituen asmoen aldeko politika egin zuen[2]. 1708an, Hungarian, Ferenc II.a Rákóczi buru zuen matxinada bat menderatu ahal izan zuen.
Karlos artxidukea izan zen haren ondorengo enperadorea Germaniako Erromatar Inperio Santuan, Karlos VI.a izenarekin. Gertaera horrek Utrechteko Ituna eta Espainiako Ondorengotza Gerraren amaiera ekarri zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.