From Wikipedia, the free encyclopedia
Ferenc II.a Rákóczi (Borsi, Hungariako Erresuma, gaur egun Eslovakia, 1676ko martxoaren 27a - Rodosto, Otomandar Inperioa, 1735ko apirilaren 8a), 1704 eta 1711 artean Transilvaniako printzea izan zen. Gaur egun, Hungariako heroi nazionala da.
Ferenc II.a Rákóczi | |||
---|---|---|---|
1704 - 1711 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Borša, 1676ko martxoaren 27a | ||
Herrialdea | Hungaria | ||
Lehen hizkuntza | hungariera | ||
Heriotza | Tekirdağ (en) , 1735eko apirilaren 8a (59 urte) | ||
Hobiratze lekua | Cathedral of St. Elizabeth (en) | ||
Familia | |||
Aita | Francis I Rákóczi | ||
Ama | Ilona Zrínyi | ||
Ezkontidea(k) | Charlotte Amalie of Hesse-Wanfried (en) | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | |||
Leinua | Rákóczi | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | hungariera frantsesa alemana latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | buruzagi militarra eta politikaria | ||
Jasotako sariak | |||
Gradua | jeneral | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | politician before the emergence of political parties (en) | ||
Ferenc I.a Rákócziren hilondoko semea zen. 1688an Austriara eta, ondoren, Bohemiara eraman zuten, giro magyarretatik urruntzeagatik, baina 1694an Hungariara itzuli eta austriarren aurkako borrokara bultzatu zuten hango nobleek. Espainiako Ondorengotza Gerraren garaian (1700), Habsburgotarrei eraso zien Frantziak lagunduta, baina preso hartu zuten (1701). Ihes egin eta Polonian babestu zen bi urtez. 1703an Hungariara itzuli eta Laborarien Matxinada gidatu zuen austriarren aurka. Garaipen batzuk lortu zituen hasieran, baina, frantsesen aldetik laguntzarik jasotzen ez baitzuen, Szatmárko Bakea hitzartu behar izan zuen Leopoldo I.a enperadorearekin 1711n. Erbestera jo behar izan zuen ondoren. Polonian eta Frantzian egon ondoren, 1717an Konstantinoplara jo eta austriarren aurkako armada antolatzeko agindua jaso zuen sultanarengandik. Austriarren eta frantsesen arteko bakea hitzartua zen dagoeneko, eta sultanak gerrarako asmorik ez zuela eta, atzera jo zuen Ferenc II.ak. Turkian eman zituen azken urteak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.