Misiolari eta hegazkin-pilotu bizkaitarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Joseba Aldamiz-Etxebarria Koskorrotza (Lekeitio, 1920ko azaroaren 16a – Flor de Acre, 1966ko abenduaren 24a), Padre Jose Aldamiz izenaZ ere ezaguna, misiolari eta abiadore bizkaitarra izan zen.[1]
Joseba Aldamiz-Etxebarria | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lekeitio, 1920ko azaroaren 16a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madre de Dios Department (en) , 1966ko abenduaren 24a (46 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | misiolaria eta hegazkinlaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | domingotar |
Dominikoen ordenean apaiz bihurtu ondoren, Perura joan zen eta Ordenaren Bikario Probintziala izan zen. Han indigenek zituzten komunikazio zailtasunei erreparatu zien: haien komunikabide bakarra ibaia zen, eta ez zegoen errepiderik. Horrekin lotuta, Puerto Maldonadon “Madre de Dios” irrati emisora sortu zuen.[2]
Indigenak ospitalera eraman ahal izateko, 1960ean aire-pilotu titulua atera zuen Liman. Gero “Cessna 695”[3] hegazkin bat hartu zuen, “Fray Martin de Porres” izendatu zuena. Hegazkin hoRRekin Aldamiz-Etxebarria garraio lanetan hasi zen: mezuak trukatu, jendea eraman (gaixoak, ikasleak...) edo janaria garraiatzen zuen, indigenek herrien aldirietan apropos prestatutako aireportu txikiak erabiliz.[4]
1966ko abenduaren 24ean, Iberiako aireportutik atera zen Puerto Esperanza Misiorantz; Purús ibai inguruko lau neskato zeramatzan, Gabonetako oporrak familiarekin pasatzera. Motorrarekin arazoak izan ziren ordea, eta hegazkina amiltzera zihoala ikusi zuen. Aldamiz-Etxebarriak haurrei absoluzioa eman zien, eta haiek bere gorputzarekin babesten saiatu zen. Hegazkinak behea jo zuen Flor de Acreko baso batean: bi neskato salbatu ziren, eta beste biak eta Aldamiz-Etxebarria bera hil egin ziren.[3]
Estepan Aldamiz-Etxebarria kazetaria Joseba Aldamiz-Etxebarriaren anaia baten semea da: osaba-ilobak dira, beraz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.