Jose Maria Lojendio
euskal idazle eta legegizona / From Wikipedia, the free encyclopedia
Jose Maria Lojendio Irure (Donostia, Gipuzkoa, 1910eko urriaren 18a - 1978ko abenduaren 28a) idazlea, legegizona eta euskaltzalea izan zen. Madrilgo eta Parisko unibertsitateetan egin zituen Zuzenbideko ikasketak. Euskaltzaindiko hirugarren lehendakaria izan zen, 1963tik 1966ra.
Datu azkarrak 3. euskaltzainburu, Bizitza ...
Jose Maria Lojendio | |||
---|---|---|---|
1963 - 1966 ← Ignazio Maria Etxaide - Manuel Lekuona → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Donostia, 1910eko urriaren 18a | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Donostia, 1978ko abenduaren 28a (68 urte) | ||
Familia | |||
Anai-arrebak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea Paris Law Faculty (en) ![]() | ||
Hezkuntza-maila | zientzia juridikoetan doktorea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | abokatua, legelaria eta idazlea | ||
Kidetza | Euskaltzaindia |
Itxi
Donostiako adingabekoen tutoretza-epaitegiaren presidentea, Espainiako Bigarren Errepublika garaian propaganda katolikoaren ekintza askotan aritu zen hizlari. «Agrupación de Escritores Vascos de San Luis» izeneko elkartearen sortzailea, euskal kultura eta euskal zuzendaritza jorratu zituen.[1]
Junior, Gure Mutillak, El Pueblo Vasco, Argia, Euskera, Egan eta Arantzazu aldizkarietan argitaratu zituen zuzenbideari eta euskal kulturari buruzko artikuluak.