Euskera (aldizkaria)
Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala / From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskera[1] Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala da[2] eta 1920. urtetik argitaratzen da. Urteko lehen zenbakiak (buletinak) Euskaltzaindiaren lana eta bizitza akademikoa biltzen ditu, eta bigarrenak Akademiaren lan esparruetako ikerketa-artikulu originalak, liburu-aipamenak eta antzekoak jasotzen ditu. Zenbakiak urtea bukatu eta hurrengo sei hilabeteetan argitaratzen dira. Ikerketa artikuluak argitaratzeko, Idazketa kontseiluak, anonimotasuna bermatuz, kanpo ebaluatzaileen iritzia jasoko du.
Datu azkarrak Euskera (aldizkaria), Mota ...
Euskera (aldizkaria) | |
---|---|
Mota | aldizkari zientifiko |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | euskara |
Argitaletxea | Euskaltzaindia |
Historia | |
Zuzendaria | Andres Urrutia |
Identifikadoreak | |
ISSN | 0210-1564 eta 2792-2278 |
euskera-ikerketa.euskaltzaindia.eus… |
Itxi