Jose Angel Iribar Kortaxarena, ezizenez Makatza eta Txopo (Zarautz, Gipuzkoa, 1943ko martxoaren 1a), futbolari eta futbol entrenatzaile ohia da, Athletic taldearen historiako jokalari ospetsuenetako bat.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Jose Angel Iribar
Thumb
Bizitza
JaiotzaZarautz, 1943ko martxoaren 1a (81 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, futbol entrenatzailea eta politikaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Baskonia Kirol Kluba1961 / 1962240
Barakaldo CF1961 / 1962
Athletic1962 / 19804660
Espainiako futbol selekzio nazionala1964 / 1976490
Euskal Herriko futbol selekzioa1979 / 197910
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Pisua80 kilogramo
Altuera182 zentimetro
Jasotako sariak

FIFA: 51280 Edit the value on Wikidata
Itxi

Biografia

Zarauztarra jaiotzez, Makatza baserrian jaio zen 1943ko martxoaren 1ean, eta hortik jaso zuen bere gazte garaiko ezizena: Makatza. 1962an Bilboko Athletic Klubak Baskonia Kirol Kluba futbol taldetik fitxatu zuen milioi bat pezetaren truke, eta irailaren 23an egin zuen debuta Malaga Futbol Taldearen aurka. Guztira, hamazortzi denboraldi egin zituen taldean, 1962tik 1980ra. Bi kopa irabazi zituen eta 1977an, UEFA Kopako txapeldunorde izan zen.

Guztira 467 partidu jokatu zituen Espainiako ligan.[1] Kopako 93 partidu jokatu zituen, eta Europako txapelketetako 55 partidu. Espainiako selekzioarekin 49 bider jokatu zuen eta 1964ko Eurokopa irabazi.[2]

Thumb
Zutik: Iribar, Zorriketa, Orue, Etxeberria, Aranguren; Behean: Agirre, Sáez, Argoitia, Hormaza, Uriarte, eta Lavín (Atotxa, 1965).

Futbolean jokatzeari utzi ondoren, entrenatzaile izan zen. 1983-1984ko denboraldian 2. mailako txapeldunordetza lortu zuen Bilbao Athleticekin, taldearen sailkapenik onena. 1986-1987ko denboraldian, Athleticeko lehen taldea entrenatu zuen, baina arrakasta txikiagoaz. 1999tik Euskal selekzioaren hautatzailea da; halaber, Athleticeko Jokalari Ohien Elkarteko presidentea.

1976ko abenduan Errealaren aurkako partidu baten aurretik eta Kortabarria Errealeko kapitainarekin batera ikurrinarekin atera zen zelaira, eta erdiko biribilean utzi zuten erakusgai.[3] Franco hil ondoren, Euskal Herriko bandera jendaurrean erakusten zen lehen aldia zen. Politikoki, 1970eko hamarkadan, ezker abertzalearen alde egin zuen. Herri Batasunaren lehen Mahai Nazionalaren kidea;[4] harrezkero ez du politika munduan parte hartu.

Thumb
1999ko Korrikan.
Thumb
1999ko Korrikako omenduak Euskaldunon Egunkaria, 1999-03-14)

Omenaldiak eta futbol-hiztegia

  • 1980ko maiatzaren 31n omendu zuten, San Mamesen, Athleticek Realaren aurka jokatutako partidan. Partidan atera zen diruarekin hemezortzi urtez Athlétic-eko atezainak milioi bat peseta urteko —hemezortzi milioi pezeta guztira— eman zizkion UZEI institutuari, euskara kirol arloan sustatzeko, eta UZEIk kirol hiztegiak doan egitera eta banatzera bideratu zituen. Prezioak Ligan baino merkeagoak izan ziren: hirurehun eta mila pezeta artekoak.[7] Fruitu horietako bat izan zen Futbol Hiztegia izan zen: Kirola1: Futbola (UZEI, 1985) Hauek izan ziren egileak: Jose Antonio Aduriz, Jabier Agirre Lasarte, Joan Mari Agirre, Antton Anasagasti, Joseba Arzak, Xabier Azkargorta, Iñaki Elortza, Juan Martin Errasti, Jon Eskobosa, Jose Antonio Irulegi, Jon Kortajarena, Gorka Reizabal, Andoni Sagarna Izagirre, eta Jaxinto F. Setien[8]

Ibilbidea

Futbolaria

Thumb
Iribar jokoan (1973)
Informazio gehiago Kluba, Denboraldia ...
Kluba[9] Denboraldia[9] Partida(k)[9]
LigaKopaEuropaGuztira
Baskonia KE
(2. maila)
1961/62 ----
Total----
Athletic Club
(1. maila)
1962/63 33-6
1963/64 262-28
1964/65 2881046
1965/66 279-36
1966/67 309241
1967/68 256637
1968/69 257641
1969/70 308240
1970/71 304236
1971/72 326442
1972/73 227-29
1973/74 304438
1974/75 336-36
1975/76 250-25
1976/77 3061146
1977/78 312639
1978/79 304236
1979/80 92-39
Guztira4669355614
Itxi

Entrenatzailea

Informazio gehiago Kluba, Maila ...
Kluba[10] Maila[10] Denboraldia[10]
Athletic Clubeko harrobia - 1980-1982
Bilbao Athletic 2. maila 1982-1986
Athletic Club 1. maila 1986-1987
Euskal Herriko futbol selekzioa
(selekzionatzailea)
- 1999-2010
Itxi


Palmaresa

Klubeko txapelketak

Informazio gehiago Titulua, Kluba ...
Itxi

Selekzio txapelketak

Informazio gehiago Titulua, Taldea ...
Titulua Taldea Urtea
Eurokopa Espainia Espainia 1964
Itxi

Banakako sariak

Informazio gehiago Saria, Urtea ...
Saria Urtea
Zamora Saria 1969/70
Marca Leyenda 2014
Itxi

Estatistikak

  • Athletic taldean denboraldi gehien jokatu duten jokalarien arteko zerrendan bigarrena zen 2024an:[11]
Informazio gehiago #, Jokalaria ...
# Jokalaria Urteak Denboraldiak
1 Gaintza 1938-1959 20
2 Iribar 1962-1980 18
3 Orue 1950-1968 17
4 Panizo 1938-1955 17
5 Rojo I 1965-1982 17
6 Urrutia 1987-2003 16
7 Arieta I 1951-1966 15
Itxi
  • Athletic taldean partida gehien jokatu duten jokalarien arteko zerrendan lehenegoa zen 2024an:[11]
Informazio gehiago #, Jokalaria ...
# Jokalaria Partidak
1 Iribar 614
2 Muniain 560
3 Rojo I 541
4 De Marcos 532
5 Etxeberria 514
6 Iraola 510
7 Susaeta 507
8 Gainza 496
9 Orue 483
10 Larrazabal 445
11 Canito 440
12 Guerrero 430
Itxi

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.