Joséphine Baker
From Wikipedia, the free encyclopedia
Joséphine Baker (Saint Louis (Missouri), Missouri, 1906ko ekainaren 3a - Paris, 1975eko apirilaren 12a), jaiotzez Freda Josephine McDonald, AEBetako dantzari eta abeslaria izan zen. Frantses herritartu zen. Arrakasta handia lortu zuen, Parisen batez ere, bere ikuskizunei emandako izaera exotiko eta ikusgarriagatik. 1950etik aurrera, hainbat herri eta arrazatako haurrak hartzera bideratu zituen bere irabaziak, horrela gizartearen senitartekotasuna indartzeko ahaleginean.
Joséphine Baker | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Freda Josephine McDonald, Frida Jozefina Makdonald |
Jaiotza | Saint Louis, 1906ko ekainaren 3a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak 1937) Frantzia (1937ko azaroaren 30a - |
Bizilekua | Paris New York Saint Louis Château des Milandes (en) Le Vésinet Roquebrune-Cap-Martin |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | Paris, 1975eko apirilaren 12a (68 urte) |
Hobiratze lekua | Monaco Cemetery (en) Parisko Panteoia |
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko odoljarioa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jo Bouillon (en) (1947 - 1961) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, vedettea, zinema aktorea, kale-artista, dantzaria, jazz musikaria, modeloa, aktorea, ofizierra, intelligence officer (en) , idazlea eta eskubide zibilen aldeko ekintzailea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Framazoneria |
Mugimendua | Harlemgo Pizkundea |
Genero artistikoa | cabaret (en) music halla French pop (en) |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Columbia Records RCA Records Mercury Records (en) Odeon EMI |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Aireko indar |
Gradua | second lieutenant (en) |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
cmgww.com… | |
| |
Lehen afroamerikar emakumea izan zen garrantzi handiko filma protagonizatu zuena, Zouzou (1934) eta mundu osoan ospea lortu zuen animatzailea izan zen.
AEBetan, eskubide zibilen alde egin zuen (Coretta Scott Kingek mugimenduaren lider izateko eskatu zion 1968an, Martin Luther King hil zutenean, baina Joséphinek uko egin zion eskaintzari). II. Mundu Gerra garaian, Frantziako Erresistentziari lagundu zion eta Croix de guerre jaso zuen han.